Datorren igandean, martxoak 4, Lauro Ikastolan burutuko den Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio programara ehun bat jokalari daude deituak. Hona hemen deialdi eta ordutegiak.
Martxoaren 4an Lauro Ikastolan ospatuko den TEKNIFIKAZIO deialdia bidaltzen dizuegu.
– 1. Deialdia: Parte-hartzaileak 15:45etarako bertaratu beharko dira.
Lehen deialdean 2004 urteetan jaiotako jokalariak aurkeztu beharko dira: Irune Orio, Beñat Arteagoitia, Alvaro Ayala, Iker Chacón, Kepa de Castro, Jon Gil, Javier Gil, Chris Mindoudi, Javier Rodriguez, Diego Sáez eta Aiert Velasco.
– 2. Deialdia: Parte-hartzaileak 16:45etarako bertaratu beharko dira.
Urtean jaiotako klub eta ikastetxeetako jokalariak deitzen ditugu “ALTURA OPERAZIOA 2018 TOPAKETA” jardunaldietan parte hartzeko. Denboraldi honetan hiru egoitza ezberdinetan ospatuko da, eta hurbilen duzuena aukeratu beharko duzue.
- MARTXOAK 4, 18:00ETAN LAURO IKASTOLAN
- MARTXOAK 11, 18:30ETAN DURANGOKO JESUITETAN
- MARTXOAK 18, 18:30ETAN DEUSTUKO LA SALLE KIROLDEGIAN
Deialdi honetan datu jasotze saio bat eta entrenamendu bat burutuko dira.
Programaren helburua, etorkizunean Teknifikazio Programan parte hartu dezaketen jokalariak atzematea da, etorkizunean jarraipen bat egiteko deituak izan ahalko direlarik.
Horretarako hurrengo datuak secretaria2@bizkaiabasket.com helbidera bidaltzea eskatzen dizuegu:
- Izen abizenak
- Jaiotze data
- Altuera
- Kluba edo ikastetxea
- 1.Egoitza /2.Egoitza /3.Egoitza