(ARGAZKIAK: Bilbao Basket) Lau partidu etxean eta lauetan garaile. RETAbet-ek azken laurdenan erabaki zuen, GDKO-k aurretik aukera izan arren, azken unean lortu zuen garaipena azken minutuan hiru puntuko markagailua irauli ondoren. Santurtzi bajekin aurkezten zen baina ondo irabazi zion Solares-i. Bidaideak ere garaile AMIAB-en aurka partidua ondo kontrolatu ondoren.
BEMBIBRE 71 – LOINTEK GERNIKA 62
Atzetik joan zen ia uneoro Lointek Bembibreren aurka. Gernikarrak ez ziren gai izan defentsan eta erasoan ezustean jokatzeko eta barneko indarraldirik gabe pixkanaka bigarren zatian atzean geratzen hasi zen. Momentu horretan Leongoek hirurekin markagailua erabakita uzten hasi ziren.
RETABET BILBAO BASKET 93 – CB PRAT 75
Orain zazpi egun Palman erakutsitako irudia aldatu beharra zeukan RETAbet-ek eta aukera paregabea zuten horretarako azken sailkatuaren aurka. Defentsan ematen ziren erraztasunak ondo zuzendu zituen Mumbruk eta hurrengo partzialean 24-11ko partziala lortu zuten. Jarraikortasun falta erakutsi zuten baina orduan iritsi zen Demetrio-Larsen bikotearen erakustaldia, azken laurdenean dena erabakita uzteko.
GDKO IBAIZABAL 74 – ADBA 73
Garaipen berria GDKO-k. Partidu estua jokatu zuten hasieratik amaiera arte. Ferrisek partidu ona jokatu zuen, erabakigarria izatera iritsiz. Lehen laurdeneko amaieran Galdakanokoek 7 puntuko aldea erakutsi zuten. Bigarren laurdenean ere berdin jarraitu zuten, momentu batzuetan areagotuz. Atsedenaldi aurrean asko trabatu zen partidua falta pertsonal asko eta jaurtiketa libreekin 37-36 joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian bazirudien gureen alde egin behar zuela partiduak, bi hirukori esker 50-38 jarri baitziren GDKO-ak. ADBA-k gogor eutsi zion eta Kovacevic-i esker 68-71 sartu ziren azken minutuan, Ibaizabal azpitik. Españaren hirukoa iritsi zen orduan eta Ferrisen 2+1ekoa eta partidua bizkaitarrentzat izan zen.
Zornotzak bere aurpegi txarrena erakutsi zuen etxetik kanpo Almansaren aurka. Mikel Garitaonandiarenek 7 minutuz baino ez zioten eutsi partiduari. Hortik aurrera talde bizkaitarrak ezin izan zuen estatiko eran jokatu eta ez zen Bell eta Granado geratzeko. Abantailak handituz joan ziren eta Zornotza ez zen gai izan garaipenagatik lehiatzeko.
Santurtzi joko berezirik egin gabe baina erosotasunez irabazi zion sailkapenean atzetik hirugarren dagoen CB Solares taldeari. Jon Betolaza kondo kudeatu zuen partiduaren erritmoa eta garaipenera eraman zuen bere taldea. Moreek ez zuten bereziki somatu Juan Torres edo Jon Urtxulutegi jokalari garrantzitsuen falta.
BIDAIDEAK BILBAO BSR 67 – AMIAB 51
Ligara itzulita garaipen berria lortu dute Txurdinagakoek. Goruntz doaz bizkaitarrak ligan eta liderrarekin berdinduta jarraitzen dute AMIAB Albaceteri eroso irabazita. Bilbotarrek 4 partzialak irabazi zituzten. Asier Garcia izan zen saskiratzaile nagusia, errebotean onena eta asistentzia gehien egin zituena, 23 puntu, 14 errebote eta 9 asistentziarekin.