Javier Garcia Choya (1980/09/19) saskibaloi kantxetan izaten da astebururo. Bertan paper desberdinak jorratzen ditu; Maila bereziko seniorretan Getxon ari da eta baliteke denboraldi hau azkena izatea beretzat. ” Aurreneko aldia da serio planteatzen ari naizela”, adierazi zuen “Txoyak”. Sestaokoak denboraldi bakoitzean batez beste 120 partiduetan lortu du saskiratzea eta hori gutxi izango balitz, noizean behin Eskola Laguntzaile bezala aritzen da. Beti jokatzen du galtzerdi zuri eta lazo arrosarekin, bere ama oroitu eta bularretako minbizia pairatzen dutenekin elkartasuna adieraziz. Masajista profesioan diharduen bere emazteagatik izango ez balitz, ezingo zukeen horrenbeste denboran saskibaloian jokatzen aritu, aitortzen du.
Txoya: “Saskibaloiari esker ezagutu dudan jendearekin gelditzen naiz”
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak