ESF-ko lehiaketetan ari diren talde bizkaitarrek itxura ona eman zuten, eta baita emaitza onak lortu ere, jokatutako azkeneko jardunaldi honetan. Emakumezkoen Ligako eta Emakumezkoen 2. Ligako emakumeek aise irabazi eta gero, EBA-ko ia talde guztiek garaipena lortzeko zorian egon ziren, bisitari bezala gainera. Emaitza positiborik lortu ezin izan zuten bakarrak “beltzezko gizonak” eta Askartza izan ziren, lehenengoek Baskoniaren aurka eta Leioakoek CantBasket 04-ren aurka galdu eta gero.
Informazio gehiago, hemen.