Bizkaiko Saskibaloiaren behatokia urrian bueltatuko da , talentuaren kudeaketaren zikloa itxiz,erangin-gunea gure lehiaketetan jarriz.
Zita berri honetan, helburu ezberdinak bilatuko dira, AVEB elkartearen laguntza izango dugularik eta gure saskibaloiko ordezkari berrien parte-hartzea bilatuko delarik.
Alde batetik, Behatokiak, gure jokalarien talentua garatzen errazten duen modelo eta aspektuak aztertu nahi ditu. Nola hobetu ditzakegu gure lehiaketak, jokalari gehiagok beraien biziaren parte bat elite mailako saskibaloiari eskaintzeko?
Nola hobetu dezakegu lehiaketa eta talentuaren garapena, eta aldi berean,lehiaketa orekatua, berdintsua…etab bezalako helburu batzuekin bateragarri egin?
Beste alde batetik, helburu garrantzitsuenetariko bat, gure lehiaketen irakurgai diren patroi-adierazle batzuk adostea izango da, kanpaina bukaeran ebaluatzeko eta hobekuntzak, berrikuntzak,etab. ikertzeko.
Adina eta lehiaketa motaren arteko erlazioaren gaia ez dugu alde batera utziko. Hobetzeko aukerak, adin tarte bakoitzeko helburuak…
Behatokiaren jardunaldi berria Urriaren 15ean, larunbata, ospatuko da, goiz osoan zehar. Bertan Bizkaiko Federazioko eta AVEBeko zenbait gonbidatuk hartuko dute parte. AVEBek, zita honetarako perfil interesgarriak bilatzen lagunduko digu