Ohiko eta Ez-Ohiko Batzar Nagusien deialdiak

asamblea
asamblea

Hurrengo asteazkenean, ekainaren 25ean, Bizkaiko Saskibaloi Federazio honetako Ohiko Batzar Nagusia izango da, Kirol Etxearen Areto Nagusian. Lehenengo deialdia arratsaldeko 19:15etan da eta bigarren eta azken deialdia 19:30etan.

GAI-ZERRENDA

1.- Batzarkideen kontaketa

2.- Aurreko aktaren onarpena

3.- Presidentearen informea

4.- 2014/2015 denboraldiaren kirol programaren onarpena

a)  Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Txapelketa Oinarriak

b) Onartutako eta ez onartutako zuzenketak.

5.- Galde-eskeak

Proposamenak, gutxienez batzarra baino hamar egun lehenago aurkeztu behar dira.

 

Horrez gain, Ohiko Batzar Nagusiaren ondoren, Bizkaiko Saskibaloi Federazio honetako Ez-Ohiko Batzar Nagusia antolatuko da.

GAI-ZERRENDA

– Araudi Orokorreko artikuluen aldaketak.

– Diziplina erregimeneko artikuluen aldaketak.

Proposamenak, gutxienez batzarra baino hamar egun lehenago aurkeztu behar dira.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak