Espainiako Haur nesken txapelketa: Gernika Txiki, Celta garaitu ezinik (60-41)

Espainiako Haur nesken txapelketa: Gernika Txiki, Celta garaitu ezinik (60-41)

Espainiako haur nesken txapelketaren lehen jardunaldia bizi genuen atzo Porriñon, non eta Celtaren aurkako porrota jasan zuen bertan dagoen aurtengo Bizkaiko eta Euskadiko txapeldun den Gernika Txikik, 60-41. C multzoan dago enkoadraturik, Helios, Luther King eta RC Celtarekin batera. Erasoan ideiak argi eta defentsan indartsu irten ziren Mikel Retolazarenak, markagailuan une batez 9 puntuko errenta eskuratu eta guzti, atsedenean 4ko diferentziaz baliaturik. Orde,a bigarren partetik aurrera zonaldeko defentsa aplikatu zuten galiziarrak Gernikakoen saskiraekta gehienak saihestuz. Horrez gain, errebotea zenbaitetan berreskuratu zuten haiek, hirugarren laurdenean 21-6ko partziala lortuta. Dinamika horrekin jarraitu zuen norgehiagokak, gernikarrak nolabait averagean gehiago pentsatuz.

Astelehen honetan, bigarren partidua 18:00etatik aurrera. Erabakigarria benetan, garaipena ere behar duen Heliosen kontra.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak