Lan asko egin eta gero Bizkaiak Kadeteen Euskadiko Txapelketa irabazi du. Araba eta Gipuzkoaren aurkako partidak oso zailak izan dira. Lehiaketaren azken partidan atzetik izan dira Bizkaitarrak ia denbora osoan, izan ere kanpoko jaurtiketa eroso asko baimendu dituzte. Minutuak pasa ahala diferentzia ia 20 puntukoa zen (58-39) baina Bizkaitarrak beraien aukeretan sinesten zuten eta Nahuel de Valek hiruko ikaragarriak lortu zituen eta Barandallak garaipena eta titulua balio zuen saskiratzea lortu zuen (70-72).
Hasietatik talde biek oso partida gogorra proposatzen zuten. Lehen minutuan bi falta egin eta gero Bingen Perez aulkira joan zen. Arabak asko presionatzen zuen, Bizkaia atzean ongi histen zen baina urruneko jaurtiketetara iristeko arazoak zituen. 7. Minutuan 13-10. Peio Arriaranek talde bizkaitarraren irakurketa onenak egiten zituen, Nahuel de Balek bat baten aurkako onak egin zituen baina eraginkortasuna falta zitzaion. 15-11koarekin Imanol Adanek partida gelditu zuen. Lehen partzialeko bukaeran 16-15.
Bizkaiak bere errebotea histea eta behartutako huts egite gutxiago egitea. Arabari erraz ikusten zitzaion, jarraian hiruko bat eta abiaduraz eginiko bi jokaldik 29-22koa jartzen zuten markagailuan 17.minuturako. Arriaran zelaira itzuli zen eta erabaki zuzenagoak hartu zituzten baina ala eta guztiz ere 37-31 markagailuan.
BIZKAIAK PARTIDA MALDAN GORA
Bizkaiak beste zerbait behar zuen partida eta Euskal titulua eramateko, batez ere defentsan. Erasoan eta defentsan oreka bilatzeko boskotea atera zuen baina defentsan hobeto aritu zen. Arriaranek hirugarrena egin zuen eta Adanek Perez zelairatu zuen, 43-33koak horretara behartzen zuen. Del Valek erantzukizunak hartu zituen baina ez zuen asmatzen eta Arabak lehen kolpea eman zuen 50-37. Etxekoek ez zuten barkatzen eta eraso bakoitzean asmatzen zuten,56-39. Hirugarren laurdena bukatzeko segundo gutxiren faltan sarturiko hiruko bati esker aukerekin iritsi ziren azken laurdenera (58-44).5eko serie baten lehen izango zen.
HIRUKOEKIN ASMATUZ, DEL VALEK ERAKUSTALDIA
Partidaren eta tituluaren lehian aritzeko gogor lan egin beharra zegoen. Del Valek, garaipena lortzeko hirukoak sartu beharra zegoela ulertzen zuen eta baita egin ere.Hiru hirukoek amestea ahalbidetzen zuten (65-57,34.minutuan). Ez zen erraza, Arabak ez baitzuen tokia galtzen. Hegaleko bizkaitarra hobeto zaintzen zuten baina Arriaranek beste hiruko bat sartu zuen eta Bizkaia partidan guztiz sartua zegoen (65-60). Adanek bere fitxak mugitu zituen eta Barandallak erantzun egin zuon.Baina Bizkaia ez zen geldituko, Arriararen 2+1eko bati esker berdinketa lortu zuten eta handik gutxira Barandallak garaipeneko saskiratzea lortu zuen.