HAUR MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA: Emakumezkoek lehen garaipena

HAUR MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA: Emakumezkoek lehen garaipena

Ostiral honetan Euskadiko haur Mailako Txapelketa hasi zen Hondarribiko Hondartza kiroldegian Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko partidarekin. Gure taldeak garaipena eskuratu dute. Hasieran irakurketa hobeagoak egin zituzten, gero aurkariaren presioak min asko egin zieten baina azkenean kontraeraso eraginkor eta erreboteen kontrolari esker garaipena lortu zuten.

Urduritasunez beteriko partida izan zen. Euskadiko Txapelketan aurrenekoz jokatzen zuten eta hori nabaritzen zen. Selekzio biak huts egite asko egin zuten hasieran. Baliteke Bizkaiak gehiago egin izana, izan ere erasoan irakurketa bikainak egiten zituzten baina jaurtiketekin ez zuten asmatzen. 13-6 markagailuan. Gipuzkoak diferentzia laburtu zuen jaurtiketa libreei esker baina Cuestak sarturiko hiruko ederrak justizia ezarri zuen markagailuan. 10 minutu eta gero 16-9 markagailuan.

GIPUZKOAK PRESIOA AREAGOTU ETA MARKAGAILUKO DESBERDINTASUNA GUTXITU ZUEN

Hainbat hiruko jarraian sartu eta gero, Gipuzkoarrek bere intentzioen berri eman zuten. 2+1eko bat eta jarraian sarturiko hiruko bati esker 16-15 markagailuan.  Bizkaiak aurretik jarraitzen zuen Henar Colinoren minutu onei esker (9 puntu atsedenaldirako). Saskiaren inguruan jokaldia bukatzen zuen. Baina Gipuzkoak min asko egiten zion Bizkaiari presioarekin, izan ere baloia erraz galtzen zuten eta zalantzak ekartzen zizkien bizkaitarrei. Atsedenaldirako 28-24 Aitor Lezearen nesken alde.

Partida berriz ekitean zoramena zen nagusi eta hori ez zitzaion interesatzen Bizkaiari. Gipuzkoak asko estutu zuen eta 25.minuturako 30-30 markagailuan. Bizkaitarrek ezin zuten Gipuzkoarren presioarekin eta azken laurdena 36-38ko markagailuarekin ekin zioten.

EREMUA ETA KONTRAERASOEK GARAIPENA EMAN ZIOTEN BIZKAIARI

Bizkaiak lasaitasuna eta asmatzea behar zuen. Baita Colinori baloiak ailegatzea ere. Errebotea ziurtatuta zegoen eta orain erasoan lana egitea behar zen. Asko kostatzen zen, horren adibide da 5 errebote behar izana. Boskote osoak dena eman zuen eta 34. Minuturako 41-40 aurretik Bizkaitarrak. Gipuzkoarrek hutsartea eskatu zuten.

Partida berriz ekitean defentsa ona eta kontraeraso bikaina erakutsi zuten bizkaitarrek. Gipuzkoarrek hirukoekin asmatu zuten eta tentsioa nabaria zen.Bi minuturen faltan 51-47.

Hurrengo bi ekintzak oso garrantzitsuan izan ziren. Bizkaiak baloia berreskuratu zuen aurkariaren urratsak medio, Colino birritan saiatu zen baian ez zuen asmatu beste saskian. Jokalari Gipuzkoarrek baloia galdu zuten hurrengo jokaldian eta Sarasuak bi jaurtiketa libre izan zituen, bakarra asmatu zuelarik. 48 segundoren faltan, gipuzkoarrek berriz ere baloia galdu zuten, Bizkaia kondo itxi zituzten Gipuzkoarren barneraketak eta jaurtiketa libreetan Sarasuak beste puntu bat lortu zuen.

Partida erabakita zegoen baina averageak garrantzia handia zuen. Leizea horretaz arduratu zen eta azkenean +6.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak