Aurreko larunbatean aurkeztu egin zen Oribeltza Saskibaloi Taldea Portugaleteko Aisia polikiroldegian. Dagoeneko, bederatzi talde, eskolako hamabost klub eta beste sei eskola dituzte gaur egun. 300 jokalari eta entrenatzaile baino gehiago orotara.
Udalerriko eskola zentroen kolaborazioa eta apustua bultzatzea (CEP Maestro Zubeldia LHI; Colegio El Carmen, CEP Ruperto Medina LHI, CEP Gabriel Celaya LHI, CEP Virgen de la Guía LHI, CEP Antonio Trueba LHI eta IES José Antonio Zunzunegi BHI), federatuen egitura indartsua berreztea eta senior taldeetan erreferenteak izatea dute helburu betiere klubak urtero aurrera egin dezan.
Aurten, gainera, %25ean areagotu dira jokalari federatuak, eta eskola-taldeek ere %30eko hazkundea izan dute. Zuzendaritzatik iragarritakoaren arabera, talde guztiei bermeak eskaintzea, eskola-taldeen jokoa areagotzea eta aurreko denboraldian lortutako maila-igoerez gozatzea da aurtengo xede nagusia -izan ere, bat izan ezik beste guztiek maila altuago batean jokatzen dute honakoan-.
Aurkezpenean bertan klubaren kirol-zinegotzi Iker Villalba, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidente Germán Monge, Bizkaiko Saskibaloi Fundazioaren idazkari nagusi Angel Gil de Celis eta bestelako babesleak azaldu ziren. Hantxe ere Zubeldia Ikastolan Heziketa Fisikoko irakasle izandako Javier Oña Gómezi errenditu zioten omenaldia, kirol honetan bereziki bolondres gisa egindako lanagatik.