Asteburu ona, oro har, ACB eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Baina emaitza guztien gainetik, aipatu beharra dago Gernika Bizkaiak Araskiri 62-78 irabazi ondoren, Emakumezkoen Ligara igotzeko fasea matematikoki ziurtatu duela. Oraindik liga amaitzeko 7 jardunaldi falta direnean, Mario Lopezen neskek Igoera Fasea jokatuko dute. Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik. ZORIONAK!
Bestalde, Bilbao Basketek Bilbao Arenen Gipuzkoa Basketi euskal derbian nagusitu zitzaion. Bilbotarrek garaipenaren bidea berreskuratu dute. Tamalez, Raul Lopez lesionatu eta 6-8 aste bitartean jokatu ezinik egongo da. Zilarrezko Adecco Ligan, Zornotzak ezin izan zuen Cambados garaitu, partidu orekatu batean. EBAn garaipen bakarra, Santurtzik etxean lortu zuena. Askartzak eta Centros de Estudios Mikedik etxetik kanpo galdu zuten.
ENDESA ACB LIGA
BILBAO BASKET 78 – GIPUZKOA BASKET 68
ZILARREZKO ADECCO LIGA
ZORNOTZA ST 68 – CAMBADOS 71
EMAKUMEZKOEN LIGA 2 (LF2)
ARASKI 62 – GERNIKA BIZKAIA 78
EBA
MIGUEL ANTONIO ROBLEDA 68 – ASKARTZA 60
CB SANTURTZI 75 – PIELAGOS 65
UNIVERSIDAD DE VALLADOLID 81 – CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI 63