2016/17 denboraldiko Getxo Saskibaloi taldea aurkeztu dute

2016/17 denboraldiko Getxo Saskibaloi taldea aurkeztu dute

Pasa den ostiralean, Bizkaiko saskibaloiaren klasikoetariko batek, Getxo Saskibaloi Taldeak, zaletuen aurrean aurkezpena egin zuen eta bertan izan zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Jarduneko Presidentea den German Monge.

Getxoko saskibaloiaren familia pasa den ostiralean batu zen bere 23 taldeak aurkezteko, 11 eskola talde Juniorretatik Preminietara eta 12 talde Federatu, hauetatik 7 emakumezkoenak direlarik.

Ekitaldian, klubeko talde guztiek desfilatu zuten beraien entrenatzaileekin, familia argazkia atera zuten eta ekitaldiaren amaieran, Fadurako antzinako garagardotegian jokalari eta familia guztiek, lunch batez gozatzeko aukera izan zuten. Honekin amaiera eman zitzaion 2016/17 denboraldiko aurkezpenari.

presentacion-getxo-foto

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak