Prest dago U20 Gizonezko Barakaldo Hiria VIII. Nazioarteko Saskibaloi Torneoa

Prest dago U20 Gizonezko Barakaldo Hiria VIII. Nazioarteko Saskibaloi Torneoa

Dakizuenez, abenduaren 28 eta 29an Barakaldo hiriko U20 VIII. txapelketa ospatuko da Lasesarre polikiroldegian. Aurten, haren txandakako izaera dela eta, kategoria maskulinoan jokatuko da. Halaber, Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, alkatetzaren zinegotzi Gorka Zubiaurre eta Bizkaiko saskibaloi Federazioko Germán Monge presidentea izan ziren asteazken honetan herriko Udaletxean egindako aurkezpenean.

Del Campok Federazioak txapelketan azaldutako apustua eta honekin ere urtez urte erakutsitako genero-berdintasuna azpimarratu zuen. Hamar klub dituzte gaur egun bertan, baita 56 eskola-talde eta federatu ere. orotara, 400 neska-mutil inguru kirol hau praktikatzen.

Presidenteak, bere aldetik, txapelketa honetan parte hartutako erakundeen inplikazioa nabarmendu zuen, eta datozen urteetan hura egitea garrantzitsua ikusi zuen. eRa berean, U18tik U20rako saltoa hainbat jokalarik profesionaltasunerantz eman beharreko pausoetan zentratu eta argi utzi zuen kategoria beraren erakargarritasuna.

Edizio honetan, gainera, Euskadi, estatu mailako eta Europako hainbat jokalari izango ditugu ikusmiran: besteak beste, Kataluniako Marc Ruf, 1.992an Penya taldearekin europako txapeldunorde izandakoaren semea, Manresako pivot NIl Sabata, Joventuteko Albert Real, dagoeneko LEB Oron jokatzen duen Arnau Triginer edota Manresan debutatu duen Guillem Jou. Euskadin, Santurtziko Mikel Sainz de la Maza, edota LEB Platako Gaizka Maiza eta Aitor Astigarraga. Baita Mikel Sanz ere, Espainiako kadete txapelketan 76ko balorazioa egin ostean (39 puntu, 21 errebote, 5 tapoi eta jasotako 10 falta).

Ordutegiak:
ASTELEHENA 28

17 H: NAFARROA – CATALUNYA*

19 H: EUSKADI – PORTUGAL*

ASTEARTEA 29

17 H: HIRUGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK

19 H: FINALA

Portugaleko logistika-kontuei kasu eginez moldatutako orduak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak