ÉLITE: Bidaideak Bilbao eta Santurtzi taldeen bolada onen amaiera

ÉLITE: Bidaideak Bilbao eta Santurtzi taldeen bolada onen amaiera

Apirilaren lehen asteburuak gure bi taldeek azken jardunaldietan lortu zituzten emaitza onei agur esatera behartu gintuen. Gainera, Tabirako Baquék beste porrot gogorra jaso zuen Landakon. Eta garaipen handiak bai Surne Bilbao Basket bai Teknei Zornotza Bizkaia taldeentzat.

SURNE BILBAO BASKET 81 – CASADEMONT ZARAGOZA 68

Denboraldiko hamaikagarren garaipena Jaume Ponsarnauren mutilentzat, hasieratik menderatu ondoren Miribillan. Estutasun momento bakarra hirugarren laurdenean iritsi zen, bisitarien erremontadarekin (46-46). Gero, Reyesen hirukoek eta Kyseren partida onak beharrezko lasaitasuna eman zioten Bilboko taldeari.

TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 90 – UBU TIZONA 76

Liderrak galdu egin zuen Larrean. Mikel Garitaonandiaren gizonek lehen sailkatuari (jada matematikoki) irabazi zien eta hirugarren postuan bukatuko dute lehen fasea. Beti aurretik bizkaitarrak eta Borja Mendiaren 9-0eko partzialak azken laurdenaren hasieran partidari epaia emateko (69-53).

HIERROS DÍAZ MIRALVALLE 60 – HGB AUSARTA BARAKALDO EST 57

Liderraren kantxan, Alberto Cearen neskek ez zuten amore eman azken segundura arte. Bigarren laurden txarraren ondoren, barakaldotarrek 11 puntuko desabantaila zuten (32-21). Eta azken laurdenean -13 zuten (51-38). Ezkerraldekoek 0-8koarekin erreakzionatu zuten eta 57-54ko emaitza jarri zuten azken minutuan, baina Morales etxekoak ez zuen aukerarik eman libre marratik.

EREAGA CLÍNICA DENTAL GETXO SASKI 97 – GRUPO INMAPA FILIPENSES 67

Garaipen erosoa Imanol Adan-en mutilentzat bigarren postutik oso gertu geratzeko. Eskuinaldeko taldea beti aurretik joan zen Fadurako markagailuan eta ez zuen arazorik izan sailkapeneko lasaitasunezko postuetan dagoen talde baten aurka.

RAISAN PAS PIELAGOS 70 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 91

Mikel Torrek zuzendutako gizonek ere garaipen erosoa lortu zuten. Kantabrian, etxekoen erresistenzia azken laurdenaren hasierara arte iritsi zen. Gero, talde bilbotarrak erraz saskiratu zuen eta partidaria epaia eman zion 2-15eko partzialarekin. Bi jardunaldiren faltan, bizkaitarrak hirugarren postuan daude, partida bateko abantailarekin laugarren postuarekiko.

TABIRAKO BAQUÉ 93 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 99

Berriro puntu askotako neurketa Landakon, baina beste porrota Tabirako Baquerentzat. Etxekoek 16 puntuko aldea zuten bigarren laurdenean (46-30), baina gipuzkoarrek buelta eman zioten hirugarrenean (62-63). Bisitariak ihes egin ziren Estalayoren hirukoei esker (75-85) eta durangarrek ez zuten aukerarik izan. Bi jardunaldiren faltan, Xabier Chicok zuzendutako taldea azken-aurreko postuan dago.

CANTBASKET04 75 – CB SANTURTZI SK 70

Ezkerraldeko taldean bolada handia asteburu honetan amaitu zen Kantabrian. Gotzon Arrietaren mutilek larrutik ordaindu zuten bigarren laurden txarra (23-13), baina erremontada bikaina sortzeko zorian egon ziren: 4 minuturen faltan, 10 puntugatik galtzen joan ziren (66-56), baina puntu batera hurbildu zuren (71-70). Pemsl etxekoak ez zuen huts egin libre marratik.

ILUNION 94 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 91

Eta Adrián Yañez-en mutilen bolada handia ere amaitu zen larunbatean. Bederatzi garaipen jarraian ondoren, bilbotarrek galdu egin zuten Madrilek, neurketa zoragarrian. 33. minutuan, bizkaitarrek 12 puntuko aldea zuten (70-82). Une honetan, etxekoen 13-2koa eta joera aldaketa garaipena hiriburuan geratzeko.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak