(ARGAZKIA: HGB Ausarta Barakaldo) [box]Sekulako boladan daude Manu Morenoren neskak: 4-1eko balantzea eta sailkapeneko hirugarren postuan. Liga EBAn, Fundación Bilbao Basket liderra da, laugarren garaipenari esker. Maila honetan, Santurtzik denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, Tabirakoren aurkako derbian. Eta porrotak gure taldeentzat Endesa ligetan.[/box]
SURNE BILBAO BASKET 70 – CAZOO BASKONIA 81
Asteburua itxi zuen partidan, Miribillako euskal derbian, talde bilbotarrek hirugarren porrot jarraian jaso zuen. Eta emaitz hori iritsi zen 12 minutu ikusgarrien ondoren (34-20). Baina bere aurkaria aurretik joan zen atsedenaldira, 4-23ko partzialarekin, etxekoen libre marratik hutsegiteak aprobetxatuz. Bigarren zatian, berdintasuna Raieste eta Kurucs-en kanporatzeen ondoren. Azken txanpan, gasteiztarrek bere uztaia itxi zuten.
SPAR GIRONA 65 – LOINTEK GERNIKA 49
Talde bizkaitarrak bigarren porrot jarraian jaso zuen Fontajaun, ligako 5. Jardunaldian. Anna Montañanaren nesken hasiera bikaina (8-16 eta 11-19), baina etxekoen 13-0eko partzialak buelta eman zion partidari. Atsedenaldian, 27-22ko emaitza. Gero, Lointek Gernikak ez zuen aukerarik izan eta kataluniarrak azken laurdenera iritsi ziren 17 puntuko aldearekin.
TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 101 – CB MINUSCENTER MORON 79
Algezirasen jasotako porrotaren ondoren, Mikel Garitaonandiarenak Larrea kiroldegira itzuli ziren garaipena lortzeko. Bain abigarren zatira arte itxaron behar zuten. Lehenengoan, andaluziarrak aurretik (47-50ko emaitza atsedenaldian). Hirugarren laurdena klabea izan zen: 31 puntu eta 19ko aldea bizkaitarrentzat, neurketaren amaiera bareaz gozatzeko.
HGB AUSARTA BARAKALDO 70 – MAGECTÍAS CONTRA VIOLENCIA GÉNERO 61
Barakaldoko taldearen bolada onak Lasesarren jarraitu zuen. Laugarren garaipen jarraian Manu Morenoren neskentzat, 3-1ko balantzearekin iritis zen talde kanariarri irabazi ondoren. Etxekoak beti aurretik markagailuan eta azken laurdenera iritsi ziren 13 puntuko aldearekin. Bisitarien erreakzioa, 7-16ko partzialari esker (62-58), baina Ezkerraldeko taldeak garaipena itxi zuten 6-0ekoarekin.
CB SANTURTZI SK 79 – TABIRAKO BAQUÉ 62
Jardunaldiko derbia Mikel Trueban geratu zen. Denboraldiko lehen garaipena Gotzon Arrietaren taldearentzat, hirugarren laurdenean erabaki zen neurketa batean. Lehen zati parekatuaren ondoren (34-30), moreek 15-0eko partzial ikusgarria eskuratu zuten, markagailuan ihes egiteko (53-38). Durangoko taldeak 2-2ko balantzea du, baina oraindik ez du irabazi Landakotik kanpo.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET 85 – RESTAURANTE LOS ARCOS CB SOLARES 67
4tik lau eta lidergoa Mikel Torreren mutilentzat, bere lehen denboraldian EBA ligan. La Casillan, talde bilbotarrak ez zion aukerarik eman bere aurkariari: 18-4 bosgarren minutuan. Hortik aurrera, 20 puntuko aldeak. Ezuste bakarra 35. minutuan iritsi zen, kantabriarrak 6 puntura hurbildu zirenean (70-64(, baina Barandallaren 8 puntuk bisitarien itxaropenak estali zituzten.
CANTBASKET 04 68 – EREAGA CLÍNICA DENTAL GETXO SASKI 77
Eskuinaldeko taldea bolada onean dago. Lehen jardunaldian Faduran galdu ostean, Imanol Adanen mutilek partida guztiak irabazi dituzten. Santanderren, bizkaitarrak oso fin hasi ziren erasoan: 17 puntu 5 minututan. Gero, hirugarren laurdenean, etxekoen boladari eusten jakin zuten (49-50). Eta azken txanpan, berriro nagusitu ziren (57-74ko emaitza 37. minutuan).