ÉLITE: Laugarrena jarraian HGB Ausarta Barakaldorentzat
(ARGAZKIA: HGB Ausarta Barakaldo)
SURNE BILBAO BASKET 70 – CAZOO BASKONIA 81
Asteburua itxi zuen partidan, Miribillako euskal derbian, talde bilbotarrek hirugarren porrot jarraian jaso zuen. Eta emaitz hori iritsi zen 12 minutu ikusgarrien ondoren (34-20). Baina bere aurkaria aurretik joan zen atsedenaldira, 4-23ko partzialarekin, etxekoen libre marratik hutsegiteak aprobetxatuz. Bigarren zatian, berdintasuna Raieste eta Kurucs-en kanporatzeen ondoren. Azken txanpan, gasteiztarrek bere uztaia itxi zuten.
SPAR GIRONA 65 – LOINTEK GERNIKA 49
Talde bizkaitarrak bigarren porrot jarraian jaso zuen Fontajaun, ligako 5. Jardunaldian. Anna Montañanaren nesken hasiera bikaina (8-16 eta 11-19), baina etxekoen 13-0eko partzialak buelta eman zion partidari. Atsedenaldian, 27-22ko emaitza. Gero, Lointek Gernikak ez zuen aukerarik izan eta kataluniarrak azken laurdenera iritsi ziren 17 puntuko aldearekin.
TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 101 – CB MINUSCENTER MORON 79
Algezirasen jasotako porrotaren ondoren, Mikel Garitaonandiarenak Larrea kiroldegira itzuli ziren garaipena lortzeko. Bain abigarren zatira arte itxaron behar zuten. Lehenengoan, andaluziarrak aurretik (47-50ko emaitza atsedenaldian). Hirugarren laurdena klabea izan zen: 31 puntu eta 19ko aldea bizkaitarrentzat, neurketaren amaiera bareaz gozatzeko.
HGB AUSARTA BARAKALDO 70 – MAGECTÍAS CONTRA VIOLENCIA GÉNERO 61
Barakaldoko taldearen bolada onak Lasesarren jarraitu zuen. Laugarren garaipen jarraian Manu Morenoren neskentzat, 3-1ko balantzearekin iritis zen talde kanariarri irabazi ondoren. Etxekoak beti aurretik markagailuan eta azken laurdenera iritsi ziren 13 puntuko aldearekin. Bisitarien erreakzioa, 7-16ko partzialari esker (62-58), baina Ezkerraldeko taldeak garaipena itxi zuten 6-0ekoarekin.
CB SANTURTZI SK 79 – TABIRAKO BAQUÉ 62
Jardunaldiko derbia Mikel Trueban geratu zen. Denboraldiko lehen garaipena Gotzon Arrietaren taldearentzat, hirugarren laurdenean erabaki zen neurketa batean. Lehen zati parekatuaren ondoren (34-30), moreek 15-0eko partzial ikusgarria eskuratu zuten, markagailuan ihes egiteko (53-38). Durangoko taldeak 2-2ko balantzea du, baina oraindik ez du irabazi Landakotik kanpo.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET 85 – RESTAURANTE LOS ARCOS CB SOLARES 67
4tik lau eta lidergoa Mikel Torreren mutilentzat, bere lehen denboraldian EBA ligan. La Casillan, talde bilbotarrak ez zion aukerarik eman bere aurkariari: 18-4 bosgarren minutuan. Hortik aurrera, 20 puntuko aldeak. Ezuste bakarra 35. minutuan iritsi zen, kantabriarrak 6 puntura hurbildu zirenean (70-64(, baina Barandallaren 8 puntuk bisitarien itxaropenak estali zituzten.
CANTBASKET 04 68 – EREAGA CLÍNICA DENTAL GETXO SASKI 77
Eskuinaldeko taldea bolada onean dago. Lehen jardunaldian Faduran galdu ostean, Imanol Adanen mutilek partida guztiak irabazi dituzten. Santanderren, bizkaitarrak oso fin hasi ziren erasoan: 17 puntu 5 minututan. Gero, hirugarren laurdenean, etxekoen boladari eusten jakin zuten (49-50). Eta azken txanpan, berriro nagusitu ziren (57-74ko emaitza 37. minutuan).