ARGAZKIA: Gernika KESB
Lehiaketako hirugarren jardunaldia ez zen beharrezkoa izan txapeldun berria ezagutzeko. Talde bizkaitarrek IDK Euskotren-i irabazi dio Beasainen, titulua altxatzeko. Ostegunean, Lucas Fernandez-ek zuzendutako neskek Kutxabank Araski gainditu zuten.
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 74 – IDK EUSKOTREN 66
Hiru urte geroago, Lointek Gernikak berriro altxatu du Emakumezkoen Euskal Kopa. Bizkaitarrek talde donostiarrari irabazi diote, txapelketako bigarren jardunaldian.
Lehen laurden parekatuaren ondoren (18-19), gernikarrak ihes egin dira 11-2ko partzialari esker, 31-23ko emaitza jartzeko. Gipuzkoarren erreakzioa eta Lointek Gernikaren kolpe berri bat 11 puntuko aldea lortzeko (42-31). Atsedenaldian, 43-35.
Lucas Fernandez-en neskak berriro 11ra joan dira (49-38) eta gero bere une txarrei eutsi diete: 6 puntu 6 minututan. Baina gipuzkoarrek ez dute aprobetxatu eta, laurden baten faltan, atsedenaldiko 8 puntuko aldea mantendu da (53-45).
Donostiarren bultzada azken laurdenaren hasiera iritsi da (59-53), baina Famek moztu egin du 2+1ekoarekin. Eta Etxarrik berriro 11 puntuko aldea eman dio Lointek Gernikari. Saskiratzaile erritmoa moteldu egin da, eta horrek mesede egiten die bizkaitarrei. Azken minutuan, IDK sei puntura hurbildu da (70-64), baina ez da gehiagorako astirik izan eta Emakumezkoen Euskal Kopa Malostera joan da.
KUTXABANK ARASKI 64 – LOINTEK GERNIKA 84
Ostegun arratsaldean, Euskal Kopa ireki zuen neurketan, talde bizkaitarrak garaipen erraza lortu zuen Beasainen.
Garaipenaren oinarriak lehen laurdenean ipini ziren, 0-14ko partzial ikusgarriari esker: 9-12tik 9-26ra pasatu zen hiru minututan. 14-28ko emaitza amaieran eta 7 jokalari punturekin.
BIzkaitarrek Araskiren erreakzioa gelditu zuten bi hirukorekin (23-32) eta berriro ihes egin ziren 0-6koarekin, 18 puntuko aldea lortuz. Baina Araskiren azken minutu onak 34-46ko emaitza jarri zuen markagailuan.
Aldageletatik pasatzeak ez zuen partidaren dinamika aldatu eta bizkaitarrek alde erosoaz gozatu zuten amaiera arte, beti 10 puntutik gora.
5 jokalarik 10 puntu edo gehiago saskiratu zuten Lointek Gernika Bizkaiarentzat. Faw eta Mikesell liderrak ziren, 15 punturekin.