Aurten, beste urrats bat eman dugu, eta ordenagailu, telefono, tableta eta abarretara hurbilduko dizuegu Eskola Kirolaren informazio guztia. Dagoeneko eskuragarri duzue gure web-orrian: www.bizkaia.eus/eskolakirola
Berrikuntzak
Erakundea inskribatzea
Eskola Kirolean parte hartu nahi duten erakundeek Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute izena.
Eskabidea betetzeko jarraitu beharreko urratsak jasotzen dituen eskuliburua bidaltzen dizuegu.
Adingabearen ongizatea:
Izena ematen duten erakunde guztiek izendatuta izan beharko dute adingabearen ongizate-arduradun gisa jardungo duen pertsona bat.
Pertsona horrek “Kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio” eta “Adingabeak babesteko protokoloaren erabilera” ikastaroak egin beharko ditu. Gogoratu nahi dizuegu ikastaroak doakoak direla, online, eta Kirolaren Euskal Eskolak ematen dituela.
Era berean, erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko protokolo bat eduki beharko dute.
Hemen deskargatu dezakezuen protokoloa.
Datorren denboraldiaren hasierarako, betetako protokoloak igo beharko dituzue Eskola Kirolaren gure aplikazio informatikora.
Bestalde, teknikari guztiek egin beharko dute “Haurrak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio”-ikastaroa.
Kirol Lanbideen Legera egokitzeko plana
Martxoan aurkeztu genizuen planari jarraituz, datorren 2023/24 denboraldian beharrezkoa izango da R saskibaloiko eta R futboleko entrenatzaileek I. mailako titulazioa izatea – Erdi Mailako Hasierako Ikastaroa eta antzekoak (UEFA B, NAC B edo futboleko oinarrizko diploma) – eta A mailako futbolekoek EKLM.
Erakundeko arduradunei dagokienez, bai R saskibaloian, bai R eta A futbolean, I. maila egiaztatu beharko dute – Erdi Mailako Hasierako Ikastaroa eta antzekoak (UEFA B, NAC B edo futboleko oinarrizko diploma).
Kirolariei lehen aldiz alta ematea gure Eskola Kiroleko Programan
Gogorarazten dizuegu seme-alabei gure Eskola Kiroleko Programan lehen aldiz alta eman nahi dieten gurasoek edo tutoreek ziurtagiri elektroniko bat (Bak, Bakq, NAN elektronikoa…) erabiliz sartu beharko dutela aplikazioan.
Guraso atzerritarrek NANik edo AIZrik ez badute eta bide horretatik alta hartzeko aukerarik ez badute. Denboraldi honetarako, guraso atzerritar horiek alta eman ahal izango diete beren seme-alabei, “Kirolariaren alta, aita, ama edo tutore atzerritarrarekin, NANik gabe” dokumentu betegarria beteta bidaliz ek.kudeaketa@bizkaia.eus helbidera. Alta baliozkoa izan dadin, posta elektronikoan aitaren, amaren edo tutorearen pasaportearen kopia erantsi beharko da.
APP
Denboraldi honetan, teknikariei zuzendutako zatia jarriko dugu martxan. Martxan dagoenean jakinaraziko dizuegu.
Loturetan sakatuz deskarga dezakezue APPa
Txartela Beltza
Kirolguneetan jokabide ez hezigarritzat ez diren portaerak kontrolatzen dituen txartel beltza eskubaloiko, errugbiko eta saskibaloiko diziplinetara zabalduko da.
Publikoaren doako asistentzia
Publikoa Eskola Kiroleko Programako edozein lehiaketatara joatea erabat doakoa izango da.
Heziki
Denboraldiaren hasieran, diseinu esklusiboko kamiseta bat emango diegu Hezikin izena emango duten adingabe guztiei.
Erakartze-jardunaldiak edo antzekoak (ate irekien jardunaldiak…).
Dagokion kirol-diziplinako Eskola Kirolaren Programako lehiaketa-jarduerak amaitu ondoren bakarrik egin ahal izango dira.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez badu, entitate antolatzaileak galdu egingo du lehiaketako kirol-jardueretan parte hartzen duten erakundeei zuzendutako dirulaguntzak eskuratzeko eskubidea, bai eta Kirol Errendimenduaren Hastapeneko Ibilbidean (R Ligak) parte hartzeko eskubidea ere.
Eskaintza zabaldu egin da:
Lehiaketan diziplina berri bat gehitu dugu: arrantza
Eta irakaskuntzan korrikan buruzko ikastaroa, golfari, hipikari, hockeyari, piraguismoari eta surfari ((bodyboard-az gain) buruzko II. mailako ikastaroak eta Kirol Egokituaren ate irekien jardunaldia eskainiko ditugu ere.
Webean zehar hobeto nabigatzeko, zuzen-zuzenean Eskola Kirolaren edukietara bidaltzen zaituztegu esteka baten bidez.
- Denboraldiko aurkezpenaren gutuna
- Erakundea inskribatzeko eskuliburua
- Ordezkaritza egiaztatzeko eranskina
- Kirolariaren alta, aita, ama edo tutore atzerritarrarekin, NANik gabe
- Lehiaketa araudi orokorra
- Dekretuaren eranskinak
- Baimena emateko prozedura arautzen duen Foru Agindua
- Eskola Kirola programa