Asteburu honetan 14. jardunaldia jokatu zen, lehen faseko azkena. Gure taldeentzat, arreta guztia Donostian zegoen, non Loiola Indautxuk irabazi egin behar zuen A1ean egoteko. Baina bilbotarrek galdu zuten eta A2an arituko dira.
MUTILEN JUNIOR
Santurtzik lehen fasea amaitu zuen hamargarren garaipenarekin (70-71), Tolosan, oso partida parekatuan. Bilbotarrek buelta eman zioten azken txanpan, bere asmatzeari esker libre marratik (17tik 14). Moreak A1ean egongo dira, Getxo eta Fundacion Bilbao Basket taldeekin. Bilbotarrek erraz irabazi zioten Mondragon Unibertsitateari (95-60).
Ibaizabalek bere pistan galdu egin zuen Fundación 5+11ren kontran (50-90).
A1: Santurtzi, Fundación Bilbao Basket y Getxo.
A2: Ibaizabal y Loiola Indautxu.
NESKEN JUNIOR
Lidergoa galdu egin zuen Lointek Gernikak lehen faseko azken jardunaldian. Busturialdeko taldeak ezin zuen irabazi Electro Alavesa Araskiren kantxan (61-47). Etxeko taldea ihes egin zen bigarren laurdenean eta partidaren amaiera lasaiaz gozatu zuen.
Loiola Indautxuk zein Tabirako Baquek garaipen batekin itxi zuten lehen fasea. Bilbotarrek 12-0ekoarekin hasi zuten bigarren zatian, aurretik jartzeko FSGroupe Arabaren aurrean (54-49). Eta durangarrek Fundibide ISB gainditu zuten, Landakon, (45-41), 7-0eko partzialari esker azken laurdenaren hasieran.
A1: Lointek Gernika.
A2: Loiola Indautxu, Tabirako Baqué y La Salle.
MUTILEN KADETE
Garaipen batek A1erako txartela ematen zion Loiola Indautxuri. Baina, zoritxarrez, bilbotarrak ez ziren inoiz egon harengandik hurbil. Easo nagusitu egin zen hasieratik (9-0 eta 19-7) eta ez zien aukerarik eman bizkaitarrei. Haien hurbilketa arriskutsuena bigarren laurdenean gertatu zen (31-26). Amaieran, 80-55.
Jardunaldiko gainerakoan, Fundación Bilbao Basket-en garaipena, Ekiola Ointxe! Taldearen aurrean (122-58) eta porrot bai Santurtzirentzat (43-23 Fundacion 5+11ren aurka) bai Ibaizabalentzat (53-77 ATE Asesores Araberriren kontran).
A1: Fundación Bilbao Basket y Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo Basket.
A2: Loiola Indautxu, Ibaizabal y Santurtzi.
NESKEN KADETE
Lointek Gernikak lehen fase ezin hobea itxi zuen garaipen batekin bigarren sailkatua den Optica Troconiz Arabaren aurretan (74-55). Berdintasuna atsedenaldian (33-32) eta 19-4ko partziala zazpi minututan Gaizka Bareak zuzendatuko neskentzat.
Jesuitas ikastetxean, Loiola Indautxu 13 puntugatik galtzen joan zen bigarren laurdenean (23-36), baina buelta eman zion 14-0eko partzial ikusgarriarekin, bigarren zatiaren hasieran. Bilbotarrak aurretik azken txanpan (57-54), baina 0-10rekoa jaso zuten unerik txarrenean
Eta porrota La Salle Bilbaorentzat Easoren kantxan (96-51).
A1: Lointek Gernika.
A2: Loiola Indautxu, La Salle Bilbao y Barakaldo Basket.