EUSKAL LIGAK: Fundación Bilbao Basketek mutilen kadete liderra garaitu du

EUSKAL LIGAK: Fundación Bilbao Basketek mutilen kadete liderra garaitu du

Mailako talderik onenen arteko lehian, talde bilbotarrak porrotik gabeko Fundación 5+11ri irabazi zion, sailkapenean harrapatzeko. Gainera, Lointek Gernika liderrak galdu egin zuen, nesken juniorretan, nahiz eta Busturialdekoak sailkapeneko lehen postuan daude. Eta derbietan, Loiola Indautxuren garaipen bikooitza.

MUTILEN JUNIOR

Asteburua itxi zuen partidan, Musakola, denboraldiko seigarren garaipena lortu zuen Santurtzik, liderren uharara mantentzeko. Moreak hirugarren laurdenean ihes egin ziren (27-36tik 47-64ra). Amaieran, 64-77ko emaitza. Urreta kiroldegiak, Ibaizabal erraz irabazi zion Zast Zarautz taldeari (69-44), erdiko bi laurden ikusgarriekin (43-21) eta A1 jokatzeko aukerak mantentzen ditu. Eta La Kasillan, Fundación Bilbao Basketek aurre egin zion Fundación 5+11ri lehen laurdenean (24-23), baina gero ez zuen aukerarik izan.

NESKEN JUNIOR

Easoren kantxan iritis zen Lointek Gernikaren denboraldiko bigarren porrota (59-51). Berdintasun handiko 35 minuturen ondoren, donostiarrak ihes egin ziren 11-0ekoari esker eta bizkaitarrek ezin izan zuten erantzunik eman. Nahiz eta porrot hau, bizkaitarrak lehen postuan daude. Eta Jesuitas ikastetxean, Loiola Indautxuk argi eta garbi irabazi egin zuen Tabirako Baqueren aurkako derbian (74-42). Bilbotarrak A1etik bi garaipenera daude.

MUTILEN KADETE

Asteburuko partidarik garrantzitsuena zen eta ez zuen huts egin. Fundación Bilbao Basketek porrotik gabeko Fundación 5+11 liderrari irabazi zion (88-79), baina 2 puntu falta zitzaion lidergoa hartzeko (88-78ko emaitza lehen itzulian). Beti aurretik Iñigo Furundarenak zuzendutako taldea, 11 puntuko aldearekin azken laurdenaren hasieran eta +14 35. minutuan. Libre marratik, Gasteizko taldeak lehen postua gordetzea lortu zuen.

Beste partidetan, Loiola Indautxuk Santurtziri irabazi zion jardunaldiko derbian (56-62) eta ia ia sailkatua dago A1 multzorako. 6-19ko emaitza lehen laurdenean eta moreek 18-0ekoa eskuratu zuen bigarrenaren hasieran. Gero, berdintasun handia eta partida erabakita bi hirukoen ondoren (48-60). Eta Ibaizabalek porrot gogorra jaso zuen Easoren aurka (28-125).

NESKEN KADETE

Lointek Gernikak porrotik gabe jarraitzen du garaipen argia eskuratu ondoren, La Salle Bilbaoren aurkako derbian (85-22). Bilbotarrek aurre egin zuen lehen laurdenean (16-12), baina gero liderrak bere nagusitasuna erakutsi zuen. Eta Bilbon, Loiola Indautxuk erraz galdu zuen (35-77) Optica Troconiz Arabaren aurrean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak