(Argazkia: Kostan) Juniorretan zein kadeetan Malosteko taldeak lehen postuan daude, bi garaipen garrantzitsuak lortu eta gero. Arabako taldeen aurka. Eta mutilen mailan, Santurtzik eta Fundacion Bilbao Basketek lehen itzuli nabarmena itxi dute Juniorretan.
MUTILEN JUNIOR
Lehen itzuliaren amaieran, Santurtzi eta Fundacion Bilbao Basket berdinduta daude, 5-2ko balantzearekin, Easo eta Fundación 5+11 taldeen atzetik. Moreek Take Burruntziri irabazi zioten (76-55), beti aurretik joan eta gero. Eta bilbotarrek ez zuten arazorik izan Musakolan (59-90), asteburuaren amaieran. Bere aldetik, Ibaizabalek argi eta garbi galdu egin zuen Gasteizen (106-59).
NESKEN JUNIOR
Lointek Gernikak lehen itzulia bete du lehen postuan. Mikel Retolazaren neskek Electro Alavesa Araskiri irabazi zioten, 54-49ko emaitzarekin, oso neurketa parekatuan. Etxekoek 11 puntuko aldea eskuratu zuten bigarren zatiaren hasieran (30-19), baina talde arabarrak bere aurkariaren bolada onari eusten jakin zuen eta partidari buelta eman zion, Carmonaren hirukoarekin (46-48). Eta ere hiruko marratik saskiratu zuen Nile Mugirak, partida erabakitzeko.
Gasteiz, FSGroupe Arabaren kantxan, Loiola Indautxu garaipena lortzeko zorian egon zen (72-68). Bilbotarrak aurretik azken minutuan, baina etxekoek ez zuten huts egin libre marratik. Eta Azpeitian, Tabirako Baque aukerarik gabe geratu zen atsedenaldian (71-49).
MUTILEN KADETE
Emaitz zabalen asteburua. Fundación Bilbao Basketek jardunaldiko garaipen bakarra eskuratu zuen, Iturripen (54-92), bigarren postuan mantentzeko. Loiola Indautxuk galdu egin zuen etxean, Easoren aurka (52-93). Eta bai Ibaizabalek (107-29) bai Santurtzik (151-38) ez zuten aukerarik izan Araberri eta Fundación 5+11ren kantxan, hurrenez hurren. Gure hiru taldeak A2rako postutan daude.
NESKEN KADETE
Eta ere maila honetan Lointek Gernika bakarkako liderra da. Lehen postuan jokoan zegoen Gasteizen, Optica Troconiz Arabaren kantxan, eta Gaizka Barearen taldeak garaipen ikusgarria lortu zuen, hirugarren laurden zoragarriari esker: 29-31tik 33-51ra pasatu zen. Jardunaldiko gainerakoan, La Salle Bilbaok (29-62) eta Loiola Indautxu (91-21) porrot gogorrak jaso zuten.