ARGAZKIA: FOTO: Loiola Basket
Bilbotarrek irabazi egin zuten Gasteizen jokatutako finalean eta titulurako txartela eta datorren denboraldiko plaza bat eskuratu zuten. Barakaldo Basket A1etik hurbil gelditu zen mutilen junior zein nesken kadete mailan. Guztira, Bizkaiak 10 talde izango ditu titulurako borroketan.
NESKEN JUNIOR
Finalerdietan, Tabirako Baquek etxean galdu egin zuen, Fundibide ISB-ren aurrean, 44-52ko emaitzarekin, erremontada handia sortu ondoren. Bizkaitarrek 11 puntuko (28-39) desabantaila izan zuten eta partidari buelta eman zioten 16-2ko partzial ikusgarriarekin (44-41). Baina une horretan hondamendia iritsi zen: 8 minutu punturik gabe eta 0-11ko partziala finalari agur esateko.
MUTILEN JUNIOR
Sailkapeneko Faseen amaieran, Barakaldo Basketek izan izan zuen A1erako txartela lortu, Araberriren aurka galdu ondoren Salesianos ikastetxean jokatutako finalean. BIzkaitarrek 7 puntuko aldea izan zuten bigarren laurdenean (27-20), baina 6-19ko partziala jaso zuen lehen zatiko amaieran (33-39). Neurketaren klabea hirugarren laurdenaren azken minutuan gertatu zen: bisitarien 2-12ko partziaala 51-64ko emaitzara iristeko, 7 minuturen faltan. Etxekoek ez zuten amore eman eta 6 puntura hurbildu ziren, baina 6 libre jarraian huts egin zituzten.
Finalerdietan, Barakaldo Basketek Baskoniari irabazi zion, 56-71ko emaitzarekin, azken laurden zoragarriari esker, non 5-23ko partziala eskuratu zuten.
MUTILEN KADETE
Lau talde izango ditugu A1ean!!!
Loiola Indautxuk pasea lortu zuen Araberriri irabazita finalean, Gasteizen, 82-89ko emaitzarekin, azken minutuetan erabaki zen oso partida parekatuan. 10-0ekoarekin, arabarrek agintea hartu zuten (73-66), baina talde bilbotarrak erantzuna eman zien 4-18ko partzialarekin eta 4 hirukorekin titulurako borrokan aritzeko.
Finalerdietan, etxetik kanpo ere, bizkaitarrek Antigua Luberriri irabazi zioten, 66-87, bigarren zati bikainari esker (28-55).
En semifinales, los vizcaínos habían derrotado a Antigua Luberri KE por 66 a 87 tras una gran segunda mitad (28-55).
NESKEN KADETE
Barakaldo Basket A1etik hurbil gelditu zen, Baskoniaren aurka finalean galdu ondoren, 53-50. Ezkerraldekoek 8 puntuko aldea izan suten hirugarren laurdenean (32-40), baina arabarrek erremontada sortu zuten 18-4ko partzialarekin (50-44). Barakaldok ez zuen amore eman eta 50nako berdinketa eskuratu zuten azken minutuan. Une klabe honetan, bizkaitarrek ez zuten asmatu libre marratik eta saririk gabe geratu ziren.
Finalerdietan, etxean, Barakaldo Basketek Easori irabazi zion, 56-49ko emaitzarekin, 19-0eko partzial ikusgarriari esker, hirugarren laurdenaren amaieraren eta laugarrenaren hasieraren artean (51-38).