Juniorren Fase Finalak: tituluak eskuratzeko lehia

Juniorren Fase Finalak: tituluak eskuratzeko lehia

Ostiral honetan hasiko dira gure lurralde istorikoan aurtengo Junior txapelketan zeintzuk irtengo diren garaile jakiteko partiduak. Zortzi talde orotara, mutilen aldetik lau eta nesken aldetik beste lau. Ligaxka bidezko formatuan jokatuko dute denek denen kontra, igandean kategoria bakoitzeko txapelduna erabakiz. Federazioko 75. urteurrena dela aprobetxatuz, La Casilla pabeiloian jokatuko dira norgehiagoka gehienak, salbu eta mutilen gaurko lehen jardunaldia, Zorrotzako polikiroldegira eraman baitute ordu-kopuru libre falta izanagatik.

Honatx plantila eta ordutegiak deskargatzeko dossierra. Sartu zaitez estekan.

Nesken Fase Finala

Loiola indautxu da faboritoa ezbairik gabe, Euskadiko eta Bizkaiko azken txapelketak eskuratu ondoren. Hala ere, ez dute erraz izango Alex Áurreren jokalariak, Liga bigarren sailkatu den Tabirakori aurre egin beharko baitiote berriz, Euskadiko txapelketaren enfrentamenduaz geroztik. Bihar izango da duelua, 12:00etatik aurrera ikusgai.

Ez dira Gernika KESB eta Getxosaski ez dira pobreki azalduko ordea. Kasu honetan, faboritoa izan ez arren, lehiakorrak izan ohi dira beti gernikarrak, aurkariak inolaz ere erlaxatzen utzi barik. Bere aldetik, lehenbiziko aldiz egingo die aurre Getxosaskik hauei, maila berezitik iritsi baitzen bere momentuan Euskal Ligara eta A2an ez zaio haien kontra jokatzea egokitu.

1. jardunaldia: apirilak 29 (ostirala)
17:30H: GETXOSASKI ESP – LOIOLA INDAUTXU
19:30H: TABIRAKO BAQUE A – GERNIKA KESB

2. Jardunaldia:apirilak 30 (larunbata)

1:000H: GETXOSASKI ESP – GERNIKA KESB
12:00H:: LOIOLA INDAUTXU – TABIRAKO BAQUE A

3. jardunaldia: maiatzak 1 (igandea)

10:00H: TABIRAKO BAQUE A – GETXOSASKI ESP
12:00H: GERNIKA KESB – LOIOLA INDAUTXU

MUTILAK

Zailagoa da gogotsuen heldutako tadlea definitzea maila honetan. Egia esatearren, Getxosaski izan da Euskal Ligan Bizkaiko hoberena, baina nahiko parekatua da besteen maila. Era irregularrean aritu da Unamuno, partidu oker eta izugarri onak azalduz. Borrokatu egiten du azkeneko minutura arte Tabirakok eta sorpresa bila dabil Loiola Indautxu bestalde. Hala ere, ostiral honetan bertan baten bat kanpoan gelditzen den ezagutuko dugu.

1. jardunaldia: apirilak 29 (ostirala)

17:30H: LOIOLA IND. ESP – ZIORKONTROL GETXO
19:30H: UNAMUNO – TABIRAKO BAQUE

2. jardunaldia apirilak 30 (larunbata)

17:00H: LOIOLA IND. ESP – TABIRAKO BAQUE
19:00H: ZIORKONTROL GETXOSASKI – UNAMUNO

3. jardunaldia: maiatzak 1 (igandea)

17:00H: UNAMUNO – LOIOLA INDAUTXU 98 ESP
19:00H: TABIRAKO BAQUE – ZIORKONTROL GETXOSASKI

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak