Kadeteetako Amaierako Faseetako lehenengo jardunaldian, talde bi nagusitasunez aritu dira. Emakumezkoetan, Sopelan, Loiola Indautxuk Tabirakori 68-38 irabazi zion, bigarren zati ikusgarri baten ondoren. Jardunaldiko beste partiduan, Getxok Gernikari irabazi zion, 48-52. Gizonezkoetan, Unamunok gogor ekin zion lanari eta Leioa erraz garaitu zuen, 32-66. Beste partiduan, etxeko taldeak, Tabirakok, ezin izan zion Getxori irabazi.
KADETE EMAKUMEZKOAK
LOIOLA 68 – TABIRAKO 38
GERNIKA 48 – GETXO 52
KADETE GIZONEZKOAK
LEIOA 32 – UNAMUNO 66
TABIRAKO BAQUÉ 56 – GETXO 58