[box]Asteazken honetan, batzar berriak, German Monge Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidente izendatu zuen. Beste hautagaitzarik aurkeztu ez zenez, Hauteskunde Batzordeko Zuzendaritzak Mongeren berrautaketa jakinarazi zuen eta honek, Zuzendaritza Batzordearen eraketaren berri eta datorren legegintzaldirako helburuak azaldu zituen.[/box]
Asteazken honetan Miribilako Kirol Etxean ospatutako Batzarrean, datozen lau urteetarako Presidentea eta Zuzendaritzaren izendapena eman zen.
- PRESIDENTEA
Germán MONGE GANUZAS Jn - ZUZENDARITZA
1.Presidenteordea: Koldo MENDIA CUEVA Jn
2.Presidenteordea: José Miguel NIEVA MONTEJO Jn
3.Presidenteordea: Pilar PEREZ GARCIA And
Diruzaina: Gerardo CANDINA GARCIA Jn
Arbitrajeen Zuzendaritza: José Luis LARRINAGA SAN MIGUEL Jn
Batzarkideak:
Nerea MARQUIJANO ITURBE And
Nerea NANCLARES GUTIERREZ And
Natalia VILLOTA EMBEITA And
Juan LOPEZ VICENTE Jn
Fernando ADAN MARQUEZ Jn
German Mongek, agintaldi berri bat aurrera eramateko eta hautagaitza aurkezteko motibazioa honela azaldu zituen: “ilusioa mantentzen dugu eta Bizkaiko saskibaloiarengatik lan egiteko gogoa, gaur egungo eta etorkizuneko erronkak aurrera eramateko gaitasuna dugu eta Bizkaiko saskibaloiko gehiengoaren babesa dugu”.
Taldearen garrantzia aipatu zuen, garrantzia kenduz bere liderrari: “Federazioak aurrera eramaten dituen ekintza guztiak ezinezkoak izango zien guztien laguntza gabe, Zuzendaritza osoaren laguntza gabe eta saskibaloiko estamentu ezberdinen laguntza gabe”.
Zuzendaritza Batzordeko berritasuna Natalia Villota eta Nerea Nanclaresek osatzen dute. “Zuzendaritza Batzordearen parte izango dira bi emakume, saskibaloiaren alde ezberdinetan lan egin dute urte askotan zehar eta erabateko konpromisoa dute Bizkaiko saskibaloiarekin” nabarmendu zuen Mongek.
Zuzendaritza Batzorde berriaren puntu estrategiko batzuk:
- ASFEDEBIren eskutik Saskibaloiko Ikastetxe arautua martxan jartzea.
“Hemendik eskainiko ditugun ikasketak ofizialak izatea eta balio akademikoa izatea bilatuko dugu zentro honetatik. Horretarako ASFEDEBIrekin harremanak oso aurreratuak daude. Zentroaren egoitza eraikin honetan bertan egongo da. 2017tik aurrera kurtso ofizialak ematea nahi dugu eta 2019 a arte kurtso federatiboak mantendu. Halaber, 2008tik aurrera emandako federazio kurtsoak, Espainiako Ministeriotik ofizialtzat hartuko direnaren eta baliozkotuak izango direnaren konpromisoa dugu”.
- Bizkaiko Saskibaloi Behatokiaren garapenarekin jarraitzea.
“Gure lehiaketen ikerketa,azterketa eta hobekuntzan arreta berezia. Behatokia martxan dago baina agintaldi honetan, lurralde mailako lehiaketetako datu objektiboak hobetzeko emaitzak izatea nahi dugu”
- Kirol ekitaldi handiak ospatzea.
“Instituzioen, kluben, boluntarioen eta Euskal Federazioarekin laguntzarekin, izan ere elkarrekin indartsuagoak gara”.
- 2016-20 aldirako berrikuntza agendaren berrikustea, parte-hartze foroen bitartez.
“Zer egin behar dugun eta kontuak emateko, dena idatziz izateak duen garrantziaz jakitun gara eta horretarako Plan Estrategiko berri bat garatuko dugu. Nondik gatozen eta nora iritsi nahi dugun jakinaraziko digun erreferentziazko dokumentua”.
- BizkaiaBasket Fundazioaren ekintzak eremu lokalago batean ardaztea, batik bat saskibaloiaren promozioan eta elkartasun izaera duten ekintzak antolatuz.
“ Zaindu zure Gorputza, Zaindu zure Burua bezalako ekimen interesgarriak mantenduko ditugu, oso harro gauden gure altxorretako bat. Beste ekintza batzuekin jarraitu behar dugun edo ez aztertu beharko dugu, Udako Campusa adibidez”.
- Etorkizun oparoa eta talentua duten gure gazteei, formakuntza integrala eskaini ahal dien Teknifikazio Zentro egonkor bat ezartzeko ahaleginarekin jarraitzea.
“Aurreko programan sartuta genituen puntuetariko bat da eta nahiz eta egia izan oraindik proiektu hau martxan jarri ez dugula, Foru Aldundiari eta Bilbao Basketeri bideragarritasun programa bat aurkeztu diegu”.
- Arbitraje Area at Bultzatzea.
“Formazio zehatzeko ekintzen bitartez, etorkizun oparoa duten gazteen promozioan eta kolektibo honen emakumeen ikusaraztean lan egin nahi dugu. Badakit arbitroen zenbatekoa gehitzea zaila dela orokorrean eta are eta gehiago emakumeena baina bultzada emango dugu Arbitroen Batzordearekin batera era koordinatu batean”.
- Federaziko izen emateen kuoten egokitzapena.
“Gaur egungo egoera ekonomikoa eta etorkizunekoa kontuan hartuz, gure kluben jasangarritasun ekonomikoan laguntzeko. Aurreko ekitaldietan egin dugu, lizentzien kostua berdin mantenduz, kirol aseguruaren partea izan ezik, izan ere zati hau Euskal Federazioaren eskumena da”.
- Euskal esparruan, erabakitzerako orduan presentzia handiagoa izatea.
“Bizkaiko saskibaloiaren gainean erabakiak hartzen diren esparruetan egon behar dugu baina baita Euskal Saskibaloiaren gaineko erabakiak hartzen diren eremuetan ere, izan ere beronen zati garrantzitsua gara”.
- Elebitasuna eta normalizazioa.
“Eremu honetan lanean jarraituko dugu. Badaukagu zer egin eta federazioko pertsonalarekin handicap garrantzitsua dugu, baina Euskaraz zuzentzen zaizkigun erabiltzaileekin arreta berezia eskaintzen saiatuko gara.
- Federazio honek antolatzen dituen ekintzen planifikazioan eta garapenean emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunean lanean jarraituko dugu.
“Ez da berria, aukera-berdintasuna egunerokotasunera eraman behar da, ekintzak era parekide batean antolatuz”.
Bukatzeko, Diziplinazko Erregimeneko 33. Artikuluko G atalari dagokionez, presidenteak amnistia bat emateko edo indultua emateko ahalmena du , erabakita dauden zigor guztien gainean, baieztatu zuen Mongek, baina argi utzi zuen “eraso edo antzekoekin zerikusia duten horiek alde batera utziz”.