GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Partidu guztiak ikusteko Telebista kanala

GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Partidu guztiak ikusteko Telebista kanala

Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federazioek, teknologia posible guztiak erabiltzeko ahalegin berezia egin dute Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketara bertaratu ezin dutenek, dauden lekuan daudela ikusi ahal izateko.

NIREStream etxeari esker, final zortzirenetik aurrerako partiduak, Live Streaming Zuzenean emateko kanal hau garatu dugu.

Aurretik, aurreko fasean jokaturiko partiduak ikusteko aukera izango duzu. Partidua jokatu eta  hurrengo egunean ikusgai izango direlarik.

Oso erraza izango da.  Izena eman beharko duzu, erabiltzaile eta pasahitz bat izango dituzu eta horiekin partiduak ikusteko aukera izango duzu. Bai zuzenekoak eta bai aurrez grabaturiko partiduak ikustea dohainik izango da.

Partiduak deskargatu nahi dutenek, dokumentu bat bete eta prensa@bizkaiabasket.com-ekin harremanetan jarri beharko dira, interesatzen zaizkien partiduak zeintzuk diren esan eta ordaintzeko era adosteko. Behin puntu horiek adostean partidua jaisteko url bat bidaliko da. Partidu bakoitzaren prezioa 10€koa  (BEZ barne)izango da.

Plataforma honetatik Txapelketako multzo ezberdinen informazio eta kronikak ikus ahalko dira.

http://bilbaojunior2017.com/

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak