Gorlizko 3×3 Txapelketa

Gorlizko 3×3 Txapelketa

[box] Datorren larunbatean, uztailaren 24an, UK Saskibaloiak antolatzen duen Gorlizko 3×3 Txapelketa jokatuko da eta 5 urteko txikietatik hasi eta seniorretaraino parte hartu ahal izango dute. Izen-ematea doakoa da eta epea hilaren 21era arte dago zabalik. [/box]

Gorlizko 3x3aren edizio hau premini eta minietarako jokatuko da Udaletxeko plazako frontoian eta saski handikoa Urezarantza kiroldegiko kanpoko saskietan. Irabazleek garaikurra jasoko dute.

Izen-ematea hilaren 21a baino lehen egin beharko da polentzisoldevilla@gmail.com helbide elektronikoan, 656 771 060 telefonoan edo Gorlizko Kultur Etxean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak