MENU

Gorlizko 3×3 Txapelketa

Datorren larunbatean, uztailaren 24an, UK Saskibaloiak antolatzen duen Gorlizko 3×3 Txapelketa jokatuko da eta 5 urteko txikietatik hasi eta seniorretaraino parte hartu ahal izango dute. Izen-ematea doakoa da eta epea hilaren 21era arte dago zabalik.

Gorlizko 3x3aren edizio hau premini eta minietarako jokatuko da Udaletxeko plazako frontoian eta saski handikoa Urezarantza kiroldegiko kanpoko saskietan. Irabazleek garaikurra jasoko dute.

Izen-ematea hilaren 21a baino lehen egin beharko da polentzisoldevilla@gmail.com helbide elektronikoan, 656 771 060 telefonoan edo Gorlizko Kultur Etxean.