[box] Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak hartutako azken neurrien egokitzapenari buruzko galderen eta erantzunen zerrenda berria argitaratu du. Jarraian, gure kirol-jarduerari eragin diezaioketen puntu garrantzitsuenetako batzuk jaso ditugu, baina dokumentu osoa sartu dugu. [/box]
Entrenatu dezake kirolari federatu batek?
Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera entrenatzera joan daiteke, baldin eta jatorrizko udalerriko eta joango den udalerriko, Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 baino txikiago bada.
Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan. Kirol federatuko entrenamenduak bertan behera geratuko dira. Bakarrik, lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden kirolariek eta taldeek egin ahal izango dituzte entrenamenduak.
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?
Bai, une oro. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan, igerilekuetan, lehiaketa federatuan, profesionalean edo erdi-profesionalean murgildura dauden kirolarien eta taldeeen entrenamenduan eta lehiaketan eta kanpoan egiden den instantsiatate altuko une berezietan.
ESKOLA KIROLA
Zer jarduera egin dezakete eskola kirolean?
Eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehenez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, taldeak berdin mantenduz, Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 baino gutziago duten udalerrietan.
Eta eskola-kiroleko entrenamenduak bertan behera geratuko dira, Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 edo gehiago duten udalerrietan.
Eta lehiaketa?
Eskola-kiroleko lehikateak etenda daude.