MENU

Jarduera Fisikoaren eta Kirola. Galderak eta Erantzunak (2021/02/15)

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak hartutako azken neurrien egokitzapenari buruzko galderen eta erantzunen zerrenda berria argitaratu du. Jarraian, gure kirol-jarduerari eragin diezaioketen puntu garrantzitsuenetako batzuk jaso ditugu, baina dokumentu osoa sartu dugu.

Entrenatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera entrenatzera joan daiteke, baldin eta jatorrizko udalerriko eta joango den udalerriko, Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 baino txikiago bada.

Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan. Kirol federatuko entrenamenduak bertan behera geratuko dira. Bakarrik, lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden kirolariek eta taldeek egin ahal izango dituzte entrenamenduak.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?

Bai, une oro. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan, igerilekuetan, lehiaketa federatuan, profesionalean edo erdi-profesionalean murgildura dauden kirolarien eta taldeeen entrenamenduan eta lehiaketan eta kanpoan egiden den instantsiatate altuko une berezietan.

ESKOLA KIROLA

Zer jarduera egin dezakete eskola kirolean?

Eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehenez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, taldeak berdin mantenduz, Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 baino gutziago duten udalerrietan.

Eta eskola-kiroleko entrenamenduak bertan behera geratuko dira, Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 edo gehiago duten udalerrietan.

Eta lehiaketa?

Eskola-kiroleko lehikateak etenda daude.

Gehiago irakurri