20 urtez azpiko Bizkaiko Gizonezkoen Selekzioak, garaipena eskuratuz abiarazi du Arrigorriagako Madalenak Torneoa. Carlos Ballesterosen mutilek 77-52 irabazi die Padura taldekoei.
Etxeko taldeak lehen laurdenean aurpegia eman zuen,joko ordenatu eta selekzioaren doitasun ezak, partida berdindua ekarri zuen hasieran, 6.
minutuan bederatzinako emaitza izanik. Minutuak aurrera egin ahala, Carlos Ballesterosen mutilen nagusitasun fisikoa atzematen hasi zen eta lehen laurdena 11-17 bukatu zen.
Etxekoek, kanpoko jaurtiketei esker, hasiera batean bere aukerak mantentzea lortu zuten arren, pixkanaka Bizkaiko Selekzioa nagusitzen hasi zen. Atsedenaldian Selekzioa nagusi zen 26-37.
Bizkaia ez zen gai partida erabakita uzteko, nabaria zen taldekideek ez zutela elkar ezagutzen eta horrek zenbait hutsegite ekarri zituen. Dena den
hirugarren laurdenean 40-54 aurretik zen Bizkaiko Selekzioa. Azken laurdenean Bizkaiaren nagusitasuna erabatekoa izan zen, naiz eta etxeko taldeak ahalegin guztiak egin azken unera arte.
Lehen jardunaldian Iraurgi, 48 eta 65 nagusitu zitzaion CB Padura etxeko taldeari, hori dela eta ostegunean ospatuko den partidak erabakiko du nor den Torneoko irabazlea.
Osteguna 21
20:00etan BIZKAIA U20 – IRAURGI