Harrobietako jokalaririk onenak Bizkaiara bueltatuko dira laster. Kasu honetan, Europako eta munduko neskarik onenek 18 urtetik beherako emakumezkoen “Barakaldo Hiria” VII. Nazioarteko Saskibaloi Txapelketan parte hartuko dute; bertan, munduko txapeldunak eta munduko txapelketan brontzea eskuratu zuten taldeak izango dira. Berdintasunaren alde egiteko asmoarekin, mutilen eta nesken txandakatzea egiten du Bizkaiko Federazioak, eta aurten nesken txanda da. Ekitaldia abenduak 27 eta 28an izango da Barakaldoko Lase4sarre polikiroldegian.
Informazio gehiago, hemen.