Bigarren itzulia abian da eta lehen bi postuetan sailkatzeko, gure taldeek ez dute huts egiteko tartetik. Lehen bi postu horiek Euskal Ligara igotzeko kanporaketa jokatzeko eskubidea ematen dute.
GIZONEZKO JUNIORRAK
A multzoan asko jokatzen zen pasa den asteburuan. Loiola Indautxuk Unamuno mendean hartu du 51-79 eta lidertzan da bakar bakarrik. Orain urdinek, Euskuba Tabernaren aurka jokatu beharko dute bigarren postua eskuratzeko. Euskuba Tabernak 53-64 irabazi zion Askartzari. Maila mantentzeko lehian Escolapiosek eta Zornotzak jokatutako partida Bilbotarrek irabazi zuten baina Zornotzarrek averagea mantentzen dute.
B multzoko goialdean gauzak argi daude. Tourbe Berrio Otxoa eta Leioak lehn postua jokatuko dute eta beste lau taldeek maila mantentzeko lehiatuko dira, izan ere La Sallek lehen garaipena eskuratu zuen Tabirakoren aurka 54-63.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
A multzoa guztiz zatituta geratzen da, hiru talde daude lehen bi postuen borrokan. Momentu honetan la Salle da sailkapenaren biri Laurori 85-34 irabazi eta gero. Getxosaskik erritmoari jarraitzen dio Leiorari 63-32 irabazi eta gero. Partida aipagarria Unamuno eta Askartzaren artekoa izan zen , Bilbotarrek 38 eta 26 irabazi zutelarik. Porrot honekin Askartzak maila mantentzeko borrokan lehiatu beharko du.
B multzoa oso interesgarri dago. Justu justuan lortu zuen Construcciones Zamakonak lidertza lortzea eta Zornotzak zail jarri zion baina Galdakaokoak eutsi egin zuten 49-47. Mungia eta Escolapiosek Tabirako eta Portugaleteri irabazi zioten. Azken bi talde hauek birtualki maila galduta dute.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Dena erabakitzeke dago A multzoan. Zornotzak 45-57 irabazi zion Unamunori eta Euskal Ligara Igotzeko postuetan arerio gogorra izango dela erakusti zioten Gernika eta Laurori. Gernikarrek eta Loiukoek beraien partidak irabazi zituzten.
B multzoa dirudiena baino berdinduagoa dago. Escolapios da galtzen ez duen bakarra baina hortik aurrera dena zabalik dago. La Sallek zail jarri zizkion gauzak Tabirakori 49-55 eta Askartza-Paulesen artekoa atzeratua geratu zen.
GIZONEZKO KADETEAK
Tabirakok A multzoaren buru jarraitzen du Unamunori 85-47 irabazi eta gero. Leioak atsedena zuen eta beraien arteko partida erabakigarriak erabakiko du. Berrio Otxoa huts egiteen zain egongo da Zornotzari 65-62 irabazi eta gero.
B multzoan La Sallek irabazten jarraitzen du Loiola =2 taldeari 85-30 irabazi eta gero. Construcciones Armetik bigarren postuan jarraitzen du Santurtziri 56-71 irabazi eta gero. Padurak Setxosaskiri irabazi zion eta orain gora begira jarri da.