Ostiral honetan, abenduak 27, Loiola Indautxuko Markel Arrillaga jokalaria zendu da. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak doluminak eman nahi dizkio Markelen familiari, saskibaloiaren munduan aspaldidanik dagoen familiari, eta bere saskibaloi familiari, Loiola Indautxu klubari, hain zuzen ere.
Markelen omenez, 2008/2009 denboraldian Teknifikazio programan parte hartu zuena, larunbatean 18 urtetik beherako gizonezkoen “Barakaldo Hiria” VI. Nazioarteko Saskibaloi Torneoan minutuko bateko isilaldia gordeko da.
Hileta abenduaren 26an, larunbatean, arratsaldeko 16:30etan izango da Bilboko Jesuitak Ikastetxearen Elizan.
Goian bego, Markel Arrillaga