[box]Colegios Basket Lover 2014 lehiaketako Bizkaiko irabazleak, Bilbo egoitza den Munduko Kopa dela eta antolatutako ekintza, Espainiako Saskibaloi Federazioak eta Endesak antolatuta, asteazken honetan euren sariak jasoko dituzte, Jorge Garbajosaren klinik batekin. [/box]
(ARGAZKIA: FEB) Joan den hilabetean, apirilean, Bilboko Zabalguneneko Atrio eraikinean horren berri eman zen bezala, gure Lurralde historikoan ‘Colegios Basket Lover 2014’ Programako ikastetxe irabazleak Munabe Ikastetxea eta Viuda de Epalza Ikastetxea izan dira.
Lehiaketan modalitate bi zeuden. Argazki lehiaketaren irabazlea, Bosco Aranguren izan da, Munabe Ikastetxekoa, bilbotar baldosa tipikoaren irudia aurkeztuz. Bestalde, marrazki lehiaketan, Erar Baldazo Bacigalupek, Viuda de Epalza ikastetxeko ikasleak, irabazi du. Epaimahaia, honako hau izan zen: Fernando Romay, Euskal Saskibaloi Federazioko zuzendaria den Koldo Mendia, Endesako Ipar Guneko mekatari-zuzendaria den Gabriel Pardo, eta Bilboko egoitzako zuzendari nagusia den Txus Rojo.
Irabazleek asteazken honetan jasoko dituzte euren sariak. Jorge Garbajosa jokalari ohiak klinik bana emango du ikastetxe bakoitzean, goizeko 10:00etan Munabe ikastetxean eta 15:00etan Viuda de Epalza ikastetxean. Horrez gain, Escribano doktoreak nutrizioaren inguruan ere hitzaldi bana emango du, 13:30etan Munaben eta 10:00etan Viuda de Epalzan.