25 urte egin du atzera Deia egunkariko Roberto Calvo kazetariak, Bizkaiko saskibaloiaren historian gertaera gogoangarri bat oroitu nahian, zein eta Pozokoetxek haur mailan lortutako Espainiako txapeldun titulua.
Eskolako patio-talde bat osatu izanaz harro dabiltza Estudianteseko ikasleak oro har, euren sustraiak Ramiro de Maeztu ikastolan errotu izanaz. Filosofia hau aintzat hartuta iritsi zen gorenera Basauriko haur neska talde bat 1991ko ekainaren 30ean zehazki, estatu mailako txapeldun bilakatuz. Deuston ospatu zen Fase Finala, non eta Pozokoetxe ikastola publikoko neskek, -gaurko Arizko Ikastola-, eskuratu zuten titulua. Hala, bost bosturtekoz geroztik bildu du Deiak kolektiboa, horrek erdietsitako balentria oroitzeko. Nabaria da tokiaren higadura, neska-mutilen belaunaldi eta eraikinak jasandako itxuraldaketak direla eta. Taldeak bere momentuan zuzendutako Pedro Lorenzo eta Imanol Saldamando entrenatzaileek, zentzu horretan, hura zerbait errepikaezina kontsideratu dute.
Hona artikuluaren sarrera. Jarrai ezazu webgunean gainerakoa irakurtzen, gaztelaniazko bertsioan.