Saskibaloia 55 urtetik gorakoen artean jarduera fisikoa sustatzeko eta gizarteratzen laguntzeko tresna gisa, hori da Rural Kutxak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak abiarazten duten Programa berriaren helburu bikoitza: Basket Osasuna. 55 urtetik gorakoentzako doako jarduera, adin mugarik gabe, 24 saiotan zehar, Bilboko San Inazio kiroldegian, goizeko 10etatik 11etara eta plaza-mugarekin.
55 urtetik gorakoa zara? Jarduera fisikoa egin nahi duzu? Jende berria ezagutu nahi duzu? Eman izena plan honetan: #BasketSalud
Gure doako jarduera berria da, osasuna eta bizi-kalitatea sustatzeko Rural Kutxarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker: #ElkarrekinKirolarenAlde
Azaroaren 5etik otsailaren 13ra bitartean, astearte eta ostegun guztietan (2024/12/19tik 2025/01/14ra Gabonetako geldialdi batekin), 10:00etatik 11:00etara, Bilboko San Inazio kiroldegian, saskibaloian jokatzen ikas dezakezu, beste parte-hartzaile batzuekin esperientziak partekatu eta zure osasun mentala eta fisikoa hobetu. Federazioko monitoreek zuzendutako entrenamenduak izango dira, eta bi talde sortuko dira mailaka.
Izen-emateak urriaren 17tik zabalik, 30 plazak bete arte, FORMULARIOA