Laugarren postuan sailkatu zen in extremis Tabirako eta LEB Platara itzultzea bilatuko du asteburuontan; aldiz, Mungia kluberako aurrerapauso historikoa bilatuko du hirugarren sailkatu ostean.
Lehen Maila Nazionala
Disdira Bixitegia ISB-ri egin beharko diote aurre Iskande de Diosen jokalariek. Denboraldian zehar jokatutako bi partiduak galdu dituzte. Ligako bigarren defentsa hoberena dute azpeitiarrak, -ia 61 puntu bataz bestez-, baina era berean bigarren eraso hoberena durangarrak, -bataz bestekoa 72,84 puntu izanik-. Ikus dezagun beraz nor iteten den garaile norgehiagoka erabakigarrian. Finalean, Atlético San Sebastián edo Fundación 5+11 egongo dira.
Donostiako Aiete Polikiroldegian lehiatuko dira elkarren ondoko bigarren urtez. Bertan jakingo dugu zein igoko den CB Egüesekin batera EBA Ligara. Horra ordutegiak:
Larunbata, maiatzak 14
18.00h Atlético San Sebastián – Fundación 5+11
20.00 Disdira Bixitegia ISB – Tabirako Baque
Igandea, maiatzak 15
17.00h Finala
Bigarren Maila Nazionala
Emeki-emeki hazten doan kluba da Mungia, non eta mutilen lehen taldeak denboraldi perfektua egin ondoren Lehen Mailara igotzen saiatuko den aurrenekoz. Horretarako, Aloña Mendi gipuzkoarrari garaitu beharko dio -jokatutako bi partiduetan bana eraman du bakoitzak, garaipen lokalak biak-. Hura pasatuta, finalean Erroibide Irun faboritoari egin beharko liekete aurre seguru asko.
Tecnun SD-ko instalazioek hartuko dute Lehen Mailara igotzeko norgehiagokak (Manuel Lardizabalen pasealekua, 13). Horra ordutegiak:
Larunbata, maiatzak 14
16.00h Cárnicas San Marcial Erroibide Irún – Goierri Verkol
18.00h Mungia SK – Natra Oñati Aloña Mendi
Igandea, maiatzak 15
12.00h Finala