[box]Igandean Junior Gizonezkoen Espainiako Txapelketa hasi da, bertan bizkaitar talde bat dagoelarik, Unamuno, G multzoan multzokaturik. Talde bilbotarrak Unicaja Malagaren aurka hasi du txapelketa, titulua lortzeko talde faborito baten aurka. Malagako taldea nagusi izan da, 40-116.[/box]
Baina Unamunoren aukerak zeintzuk izango diren astelehen honetan argituko dira, 13:30etan Picken Clareten aurka jokatuko baitute. Garaipen batek multzoko bigarren posizioa lortzeko aukera emango zion, eta horrela, hurrengo fasera aurrera egiteko aukera.