PLAZA 2014 Bilbon izango da berriz ere

plaza 2014
plaza 2014

Iaz bezala aurten ere Plaza 2014-ren eskutik 3×3 modalitateko saskibaloiaz gozatzeko akera izango dugu Bilboko kaleetan, aurten Bilbon ospatuko den Munduko Koparen aurreko ekintzetako bat delarik. Ekitaldia Bilboko Ripako kaian izango da maiatzaren 31an.

Plaza 2014 Programa, 3×3 modalitatean jokatzen da, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak hasieratik horren alde egin duelarik, Estatu mailan modalitate hau bultzatzen aitzindariak izanik. Helburu nagusiak, saskibaloi zaleen parte hartzea eta entretenimendua sustatzea dira, eta saskibaloiare mundura aldez aurretik hurbildu ez direnentzat ere ateak zabalik daude.

Joan den urtean, euria ez zen oztopo izan eta parte hartzaile ugari izan ziren bertan. Laster informazio gehiago emango dugu, baina horren bitartean interesa duzuenok lagunekin taldeak osatzen joan zaitezkete eta INSKRIPZIOAK EGITEN.

Sakatu irudian izena emateko formulariora sartzeko:  

cartel-plaza2014p

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak