EUSKAL LIGAK: Dena estutu da azken jardunaldiren faltan

EUSKAL LIGAK: Azken-aurreko esfortzua geldialdiaren aurretik

NESKEN JUNIOR

Dena erabakita jardunaldi baten faltan: Tabirako Baque eta Loiola Indautxu aukerarik gabe geratu ziren bigarren postua lortzeko.

Bilbotarrek garaipen handia lortu zuten Araskiren kantxan (58-61), baina durangarrek ez zuten aprobetxatu, Fundacion Bilbao Basket Fundazioaren aurka galdu ondoren (67-43).

Araskik bigarren postuan amaituko du denboraldia.

MUTILEN JUNIOR

Aldaketa ikusgarria sailkapenean. Suministros Imaga Miribilla Basketek bigarren postua hartu zuen, Tabirako Baqueri irabazita (81-82).

Orain, berdinketa hirukoitza bigarren postuan, MIribilla, Tabirako eta Baskoniaren artean eta bilbotarrek, zoritxarrez, ez dute bigarren postua lortzeko aukerarik. Azken jardunaldian, Baskonia-Tabirako neurketa eta irabazleak bigarren postua eskuratuko du.

Beste aldetik, What’s Up Salesianos Barakaldok galdu egin zuen Araberriren aurrean (66-71).

MUTILEN KADETE

Derbi bikoitza eta ezustea Barakaldon: Salleko Arkyzuk Salesianos gainditu zuen, 66-67ko emaitzarekin, 18 puntuko aldeari buelta eman ondoren. Orain, barakaldotarrak lidergoan mantentzen dira, baina datorren urterako txartela jokoan egongo da Gasteizen, Jotakeren kantxan.

Arabarrek, hain zuzen ere, Loiola Indautxuri irabazi zioten (89-67).

Eta asteburuko beste derbian, bigarren garaipen jarraian Leioa Ondiz-entzat, General Óptica Berrio Otxoaren aurka (58-73).

NESKEN KADETE

Porrot gogorra eta garrantzitsua Salesianosek jasotakoa Urrategiren kantxan (51-39). Ezkerraldeko taldeak lidergoa galdu du, hirugarren postura jaitsi dira eta aukera gutxi ditu bigarren postua lortzeko.

Orain, Tabirako Baque dago bigarren postuan, Askatuak gainditu ondoren (61-75). Durangarrek permanentzia lortuko dute Baskoniari irabazten badute.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak