MENU

EUSKAL LIGAK: Jesuitaseko neskek ere lortu dute 23/24rako txartela

(FOTO/ARGAZKIA: ESF)

Denboraldiko azkenaurreko jardunaldia eta Loiola Indautxuren junior mailako taldeak kontent daude: bai neskak bai mutilak hurrengo denboraldian Euskal Ligan arituko dira. Datorren asteburuan Nesken Kadete multzoa erabakitzeke geratuko da bakarrik: Tabirako Baque liderra da.

MUTILEN JUNIOR A2

Derbi geneukan jokoan ezer gabe bi taldeentzat. Urretan, Loiola Indautxuren garaipena, 59-72ko emaitzarekin. Partida parekatua egon zen azken laurdenaren hasiera arte. 7 minuturen faltan, etxeko taldea irabazten zihoan (55-51). Une honetan, bilbotarrek 2-17ko partziala lortu zuten partida erabakitzeko.

NESKEN JUNIOR A2

Loiola Indautxuk ere nesken talde bat izango du 23-24ko Junior Mailako Euskal Ligetan, pasaden asteburuan mutilek lortutako txartelaren ondoren. Bilbotarrek erraz irabazi zioten Ordiziari (77-20) bigarren postua ziurtatzeko.

Centro de Estudios Mikeldi USK-ak Zast Zarautz gainditu zuen (59-46), baina aukerarik gabe geratu zen Loiolaren garaipenaren ondorioz. Eta La Salleko derbian, Tabirako Baqueren garaipena (55-57). Durangarrak bikain hasi ziren (3-17) eta epaia eman zioten 0-9koarekin.

MUTILEN KADETE A2

Bigarren postuari agur esan behar izan zion Santurtzik. Ezkerraldekoek Easori irabazi zioten (60-55), baina Fundacion 5+11ren garaipenak hurrengo Euskal Ligarako txartelik gabe utzi zien. Txapelketa horretan Tabirako Baque arituko da: jardunaldi honetan, porrota Jotakeren kantxan (59-44).

Kadete mailan ere derbi egon zen Ibaizabal eta Loiola Indautxuren artean, emaitza berarekin: bilbotarren garaipena (55-67).

NESKEN KADETE A2

Tabirako Baque lider bezala iritsiko da denboraldiko azken jardunaldira, baina oraindik 23/24ko denboraldirako txartelarik gabe. Durangoko taldeak Fundación 5+11ren kantxan irabazi egin zuen (43-59) eta lehia zuzenari aurre egingo dio Ordiziaren aurka: bizkaitarrek partida bateko eta lehen itzuliko 7 puntuko abantaila dute.

Gipuzkoarrek, hain zuzen ere, Barakaldo Basket gainditu zuten, 81-51ko emaitzarekin. Ezkerraldekoak laugarren postuan bukatuko dira. Eta Bilboko derbian, Loiola Indautxuren garaipena, La Salleren aurrean (52-45).