ARGAZKIA: Lointek Gernika
Malosten, Zuhaitz Gonzalez-ek zuzendutako neskek pronostikoak bete zituzten eta titulua altxa egin zuten bere zaleen aurrean. Mutilen Junior Lauko Finalean, Fundación Bilbao Basket Fundazioak Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen.
NESKEN JUNIOR – A1
Lointek Gernika, 25/26ko demboraldiaren txapelduna. Bizkaitarrek titulua eskuratu zuten Malosten, bere zaleen aurrean, Easo Ibaeta Basket Oriamendiri irabazi ondoren finalean (76-64). Beti aurretik Zuhaitz Gonzalez-en neskak, partida erabakita uzteko hirugarren laurdenean, 15-4ko partzialari esker (52-34).
Larunbatean, finalerdietan, Lointek Gernikak Smartlog Ointxe gainditu zuen, 77-61ko emaitzarekin.
MUTILEN JUNIOR – A1
Fundación Bilbao Basket Fundazioak helburua eskuratu zuen Gasteizen jokatutako Lauko Finalean eta hurrengo Espainiako Txapelketan arituko da.
Partida klabean, bilbotarrek Easo Basket Urremairi irabazi zioten finalerdietan, 95-72ko emaitzarekin. Baina neurketa azken laurdenean erabaki zen, 24-4ko partzial ikusgarriari esker.
Finalean, Baskoniaren aurka, bizkaitarrek ez zuten aukerarik izan (95-69).












