ARGAZKIA: Gernika KESB
Multzo faseko bigarren jardunaldia eta albiste gazi-gozoak gure taldeentzat. Bigarren garaipena Fundacion Bilbao Basket Fundazioarentzat, bihar lehen postua bilatuko duenak, Eta porrota Lointek Gernikarentzat, hurrengo fasea jokatzeko aukerarik gabe geratu dena.
JUNIOR FEMENINO: LOINTEK GERNIKA 59 – FUNDACIÓN PRODE CORDOBASKET 83
Lehiaketaren bigarren jardunaldian, Lointek Gernikak agur esan dio Espainiko Txapelketari. Huelban, bizkaitarrek galdu egin zuten Cordobasket-en aurka eta andaluziarrek lehen postua ziurtatu zuten.
Partidaren klabea bigarren laurdenean egon zen, noiz 16-15etik 22-38ra pasatu zen. Bizkaitarrek ez zuten amore eman eta 10 puntura hurbildu ziren (40-50), baina bere aurkariak ez zien aukerarik eman eta ihes egin zen, 46-66ko emaitzara.
Asteartea, Lointek Gernikak Gran Canariaren aurka itxiko du Espainiako Txapelketa (15:30etan).
JUNIOR MASCULINO: QUALITYSPORT MOVIALSA CRIPTANA 61 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 89
Talde bilbotarrak ez zuen arazorik izan txapelketako bigarren garaipena lortzeko eta bihar final zortzirenetan egoteko final bat jokatuko du.
Costa Teguise Lanzaroteren aurka, bizkaitarrak beti aurretik, aukerarik ez emanez bere aurkariari. Atsedenaldian, 17 puntuko aldea. Eta 10 minuturen faltan, partida erabita zegoen, 38-63ko emaitzarekin.
Asteartean (15:30), lehen finala Fundacion Bilbao Basket Fundazioarentzat. Iveco CBC Valladolid taldeari irabazten badio, hurrengo fasean egongo da. Galtzen badu, etxera joan beharko du.












