Euskadiko Junior Txapelketa: Bizkaiak bere lana egin du Arabari irabazi ondoren (66-54) eta Gipuzkoa irabaziz gero, txapeldun

Bizkaiko neskek emaitza positiboa eskaini ziguten arabarren aurka baita ere, 66-54, eta Gipuzkoa irabazita txapeldunak izango lirateke. Ongi asko amortizatu zuten gorriek hasierako minutuetan eskuratutako abantaila. Oro har, ez zituzten akats larririk egin erasoan eta ongi kudeatu zuten baloiaren zirkulazioa. Ardanza eta Leguina izan ziren gehienbat saskiratzailerik deigarrienak eta norgehiagokaren kontrola sustatu zutenak.

Euskadiko Junior Txapelketa: Bizkaiko mutilek 61-66ko porrota jaso zuten arabarren aurka

Euskadiko Junior txapelketen bigarren jardunaldia ospatu zen atzo Beasaingo Antzizar polikiroldegian eta horrekin batera Bizkaiko lehenbiziko parte hartzeak. Hala, Bizkaiko mutilek 61-66ko porrota jaso zuten arabarren aurka. Egia esan, ahiko oker aritu ziren partiduaren fase gehienetan zehar, bigarren parteko ahaleginek garaipena lortzeko itxaropenak piztu zituzten arren. Izan ere, serio eta eraginkor irten ziren erasoan bizkaitarrak,…

Euskadiko Junior Txapelketa: Hautatzaileen adierazpenak

Euskadiko Junior Txapelketa jokatuko da Beasaineko Antzizar polikiroldegian. Bertan, Bizkaiak igande eta astelehenean jokatuko ditu bere partiduak Araba eta Gipuzkoaren aurka, hurrenez hurren. Aurreko urtean, Araba izan zen txapelduna mutiletan, eta nesketan, aldiz, Gipuzkoa. Gaur, Carlos Ballesteros (mutilen entrenatzailea) eta Aitor Leizearekin (neskena) hitz egin dugu. Hauexek haien adierazpenak prestakuntza eta giroari dagokienez:

Unamuno, un club bien armado y con futuro

[box]Estamos en época de presentaciones de los clubes, uno de los últimos en hacerlo ha sido el Unamuno SK. Para esta temporada el club bilbaíno cuenta con 24 equipos, de los cuales 10 equipos son femeninos y otros 10 masculinos en categorías federadas, así como 2 femeninos y 2 masculinos en categoría infantil. El número…

Maila handiko entrenatzaileak maila handiko afari batean

VI. Afari Solidarioa ospatu zen aurreko ostiralean Iberdrola jatetxean Bizkaia Basket Fundazioaren eskutik. Xedea, Alaine eta ‘Vida para todos’ Fundazioekin elkarlanean aritzeko prozesuak mantentzea, urtero Afrikako Kandi hirian eraikitzen den saskibaloi-kantxaren ekimena aurrera eramateko. Era berean, Bizkaiko saskibaloiaren historian zehar deigarri suertatutako sei entrenatzaile gonbidatu eta saritu zituzten. Teknologia berriei esker Tenerifetik konektatuta jarraitu zuen…

[:es]Getxo ST, un histórico que se reinventa

2015/2016. denboraldiari begira aurkezpen ofiziala egin zuen aurreko asteburuan Getxo Saskibaloi Taldeak. Bertan, talde guztiek hartu zuten parte, eskolakoak barne (23 guztira). 260  bazkide baino gehiagoz osatuta dago kluba, gehienak jokalari eta gurasoak. Getxosaskik, gainera, oso historia bitxia du haren hastapenetatik. Horren inguruko anekdota, gaur egungo helburu eta hainbat bitxikeri ekartzen dizkizuegu erreportaje honetan. Protagonistak,…

[:es]Estitxu Ibarretxe: “Alcanzar las 4 primeras plazas no era el objetivo a priori”

“Geure helburua ez da Liga irabaztea, ibilbide on bat egitea eta jokalarien aurrerapen indibiduala ikusi ahal izatea baizik”. Hala mintzatu da Estitxu ibarretxe, GDKO Ibaizabaleko entrenatzaileak aste honetako elkarrizketan. Interesgarri kontsideratu dugu berarekin hitz egitea, LF2 maila barnean hirugarren postuan baitaude une honetan galdakaoarrak, 6 garaipen eta porrot bakarra alegia. Taldearen beraren egungo egoeraz, denboraldiaren…

Kutx ala pil? Tamalez, balantzea ez da oso positiboa izan. Kutx irten zaie Bidaideak eta Santurtziri, pil beste guztiei

Harrigarria asteburuko FEB txapelketetan jarraitzaileek bizitako amaiera arteko emozioa norgehiagoka guztietan. Azkeneko segundoetan erabaki ziren emaitzak, eta horietatik bakarrik Bidaideak –luzapenean- eta Santurtzik –Tolosari puntu batez- lortu zuten garaipena. 104-111 galdu zuen Bilbao basket-ek Valentziaren aurka. Bada, beltzek ikuskizun ederra eskaini bazuten ere, etsipena jasan behar izan zuen taldeak arauzko 40 minutu eta bi luzapen…