Bilbao Basketek 89-83 irabazi zuen Baskoniaren aurka, eta etxean gelditu zen derbya beste behin ere. Orekatua izan zen norgehiagoka, hirugarren laurdenean lokalak okerrera egin zuten arren. Aldiz, bete-betean asmatu zuen Bogrisek barne-jokoan, sentsazioak berreskuratu eta luzapenean eskuratu ahal izan zuten garaipena.
39 puntuko errenta lortu zuen Gernika Bizkaiak bestalde, 97-58 Errioxako Añaresen kontra. Honekn batera, eta Ligako lehenbiziko itzulia iritsi aurretik, Kopan sartzeko berebiziko aukerak dituzte gernikarrak. Esan bezala, aurreneko fasea bukatzeko azken jardunaldia falta zaie, Gran Canariaren aurka jokatuko duten partidua hain zuzen.
Eta amaiera justu samarretan murgiltzen ikasi du Bidaideak dirudienez. Honakoan, Fundazio Grupo norteri bi puntuz irabazita, 52-54. Dani Díaz izan zen protagonista nagusietako bat, azken lau segundoetan saskiratutako baloiari esker.
Garaipena lortu behar zuten zornotzarrek eta hala egin zuten etxean Getaferen aurka jokatutako norgehiagokan, 80-76. Sailkapenean azkenak izanda, ongi mantendu zuten erritmoa behintzat Garitaonandiak zuzendutako jokalariak, amaierako uneetan bisitariek bi hiruko lortu eta harmailetan sufrimendua jarri bazuten ere.
Beste garaipen bat, GDKO Ibaizabalena, 74-67 Celtaren aurka. Galiziarrak soilik bi garaipen eskuratuta iristen ziren Urretara, baina konplexutasunik gabe eta lan handia eginez primeran lehiatu zuten bertan. Izan ere, 35-38ko emaitza islatzen zen markagailuan atsedenean. Bigarren parteari begira, aldiz, galdakaoarrak defentsa birmoldatu eta berde kolorekoa bihurtu zuten jokoa positiboki amaitzeko.
Tamalez, Santurtzik ein izan zuen La gAllofa talde kantabriarraren aurka garaipena lortu, 71-58. hura falta izan zen soilik plenua lortzeko. Ezkerraldekoak, ordea, gaizki aritu ziren erasoan eta izugarri ondo ibili zen kantabriarren jokalari bat 28 punturekin, aurretik Santurtzin izanda.