[box]Leire Benito pibot bizkaitarra (Getxo ST) emakumezkoen U16 OT selekzioaren deialdian sartu da, abenduaren 5etik 8ra Guadalajaran egingo duten kontzentraziorako.[/box]
FEBeko talde teknikoak Guadalajarako kontzentraziorako 20 jokalari deitu ditu. Horietako 10 Espainiako U16 aurre-selekzioan parte hartuko dute, eta gainontzeko hamarrak aldiz, Talentu Operazioan izango dira, bertan Leire Benetik parte hartuko duelarik.
OT selekzioa Josep Alemanyk entrenatzen du. Turkiaren eta Espainiaren aurka jokatuko dute, Espainiako U16 selekzioan sartzeko helburuarekin, bertan entrenatzaileek oso adi egongo baitira.
Zorionak eta zorte on Leire!