Jokatu da dagoeneko Espainiako Minien lehia Cadizeko San Fernando eskualdean, selekzio autonomikoen artean. Orobat, balantze positiboa azpimarratu behar, baita bizkaitarren espedizioak lortutako emaitzetan ere: mutilek bosgarren sailkatu ziren azkenean eta neskek preferenteko finalean sartu eta maila berezian egoteko txartela eskuratu zuten.
Gorka de Juanek zuzendutako Mini mutilek 81-83 garaitu zzuten Valentziaren aurka bosgarren postu hura lortzeko. Modurik onenean ez hasi arren,-20-7 galtzen baitzuten lehenbiziko laurdenean (6tik)-, pixkanaka taldea partidura itzuli eta atsedenerako markagailuan lau puntuko errenta zuten euren alde (37-41). Amaierako laurdena falta zela, 69-69ko berdinketa izaten zen adierazgarria eta amaiera guztiz parekatu horretan turutarekin batera euskaldunek sartutako saskiak eman zien meritu handiko garaipena.
Bestalde, Mikel Odriozolak gidatutako neskek finalera iritsi eta Galiziaren aurka jokatu zuten partidua. Okerrago joan zitzaien ordea. Ongi menperatu zuten hasieratik galiziarrak, atsedenean 17 puntuko errenta erdietsiz (36-19). Norgehiagokari beste era batez aurre egiten saiatu arren, gainerako jokaldietan nagusitzen segitu zuten Galiziakoak azkenean 60-38ko markagailua eskuratzeko. Nolanahi ere, euskaldunak duintasunez lehiatu eta aurreko urteko maila berezia berreskuratu dute.