Junior eta Kadete mailako Liga Berezien bigarren faseko hirugarren jardunaldia eta talde faboritoak nabarmentzen hasi dira . Pasa den asteburuan geraturikoa birpasatuko dugu.
EMAKUMEZKO KADETEAK
A1 multzoa pentsa baino irekiago dago. Begoñazpik bere lehen garaipena eskuratu du maila Bereziko talde bezala Zornotzaren aurka 52-41. Laurok 45-29 irabazi dio Escolapiosi. Porrota jaso duten talde bi hauek lehen faseko sailkapen buruak izan ziren. Gernikak bere maila eman zuen maila bereziko Tabirakoren aurka 40-62 eta Tabirako Baqué A taldeak 56-41 irabazi zion Askartzari. Laurok jarraitzen du buruan partidurik galdu gabe.
A2an berdintasun handia dago. Bost talde daude bi garaipen eta porrot batekin. Partiduak 10 puntuko aldea baino gutxiagorekin bukatzen dira. Leioak ez du garaipena ezagutzen fase honetan.
GIZONEZKO KADETEAK
Tabirako Baque eta Loiola Indautxuk bere maila ona erakutsi dute Construcciones Armetiri 68-80 eta Santurtziri 32-53 irabazi eta gero urrenez urren. Talde biak lidertzan berdindurik daude, partidurik galdu gabe. Leioak 75-80 irabazi zion Patronato Maristas taldeari asko sufritu eta gero, baina Tabirako eta Loiolari jarraitzen die sailkapenean. Hirugarren jardunaldi honetara hiru talde garaipena zer den jakin gabe iristen ziren, horietariko bik beraien aurka jokatzen zuten, Berrio Otxoak eta Unamunok. Garaipena urdinen aldekoa izan zen 47-48.
A2an maila Berezitik jaitsi diren hiru taldeek lehen lau postuetatik hiru betetzen dituzte. Beraien artean Paules Oldar dago, Leioari 69-43 irabazi eta gero.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Unamuno Euskal Ligara sailkatzeko pasea lortzetik gertu egon zen, eta 8ko azken fasera bide arinetik heldu nahi du.34-36 irabazi zioten Bilbotarrek Mungiari. Zornotzak 37-53 irabazi zion Los Gemelos Balmasedari, bigarren zati on bat eta gero. Askartzak 52-45 irabazi zion GetxoSaskiri. Escolapiosek Indautxuarren atzetik jarraitzen du Bidegintzari 67-55 irabazi eta gero.
A2an, Liga BerezikoTabirako Baquek 46-48 irabazi zion Padurari eta lidertzan berdindurik jarraitzen du. Unamunok 43-25 irabazi zion Bar Bira Portugaleteri eta partidu denak irabazita jarraitzen du.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Tourne Berrio Otxoak 85-81 irabazi zion Leioari eta sailkapenaren buruan jarraitzen du 3 garaipen eta porrotik gabe. Euskuba Tabernaren egoera ere berdina da Askartzari 50-75 irabazi eta gero. Unamunok aurreneko partidua galdu du 56-55 Dosa Salesianosen aurka. Santurtzik 34-47 irabazi zion Mungiari.
A2an Tabirakok sailkapenaren buru jarraitzen du bakarrik Munaberi 53-57 irabazi eta gero.