Emakumezkoen Euskal Kopa aurkeztu dugu, GDKOren txanda

Emakumezkoen Euskal Kopa aurkeztu dugu, GDKOren txanda

Ostiral honetan aurkeztu dute, Emakumezkoen Ligan eta LF 2 Ligan parte hartzen duten 5 euskal taldeek jokatuko duten Emakumezkoen Euskal Kopa. Txapelketa Galdakaoko Urreta kiroldegian ospatuko da. Aurkezpenean izan dira Koldo Goioaga, Galdakaoko Udaleko Gazteria eta Kirol Zinegotzia, German Monge, Euskadiko Saskibaloi Federazioko Presidentea, Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea eta Gorka Paternina, CB Ibaizabal taldeko presidentea.

Emakumezkoen txanda iritsi da eta denboraldiko lehen titulua lortzea izango dute helburu. Bost talde euskaldun ariko dira, Emakumezkoen ligako hiruak: Lointek Gernika Bizkaia, Lacturale ART Araski eta IDK Gipuzkoa, eta bigarren mailan dauden biak: Añares Rioja ISB eta GDKO Ibaizabal. Talde guztiek iaz Lointek taldeak lorturiko titulua eskuratzea izango dute helburu.

Zita Galdakaoko Urreta kiroldegian izango da eta Koldo Goioaga zinegotziak “ Euskal Kopa gure herrira ekartzea desio izan dugu denbora askoan, eta oso harro gaude hemen jokatzeaz” aitortu zuen. “Sarrera dohainekoa izango da eta Galdakaoztar, Bizkaitar, Gipuzkoar eta Arabar guztiak gonbidatuak daude eta ongietorriak izango dira”.

Bestalde, Euskal Federazioko presidenteak eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei eta “ohore bat da CB Ibaizabalen,Galdakaoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza izatea ohore bat da”. Euskal Kopa “Urretako instalazioetan ospatuko da egungo 5 talde onenekin”. German Mongek, “Txapelketa honetan lehiatuko dien jokalariek erdiak baino gehiago Euskaldunak izango dira” adierazi zuen.

Koldo Mendiak zorterik onena opa zien talde bizkaitarrei eta lehiaketa sistema azaldu zuen. Bi fase izango dira: lehena igande honetan, Irailak 17, LF2ko taldeekin eta irabazlea hurrengo fasera sailkatuko da. Bigarren fasea Irailaren 23 eta 24ean ospatuko da. Larunbatean finalerdiak  eta Igandean Finala eta 3 eta 4. Postuetarako sailkatzea.

Gorka Paterninak, “ez dago modu hobeagorik hasteko, euskal talde onenak ekartzea baino” adierazi zuen. Jaiak zirela aprobetxatuz honako adierazi zuen Paterninak “ Lehendabiziko kanporaketak Jaietako Azken egunarekin egiten du bat eta denak gonbidatzen ditugu jaiez eta saskibaloiaz gozatzera etortzera. Espero dugu hurrengo asteburuan ospatuko den azken fasera ere etortzea eta gu bertan izatea”.

Torneo hau Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolatzen du eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Federazioen laguntzaz gain, CB Ibaizabal, Galdakaoko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu.

EGUTEGI OSOA

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak